HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Kepa Junkeraren "Hiri" diskoa bigarren postura iritsi da World Music Chart Europe zerrendan

13/12/2006 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Kepa Junkeraren "Hiri" disko berriarekin eta Elkar disko-etxearekin daramagun babesletza arrakasta handia izaten ari da.

Azaro honetan, adibidez, World Music Chart Europe zerrendako (Europan ospe eta eraginik handiena duen eta munduko World Music guztien artean garrantzitsuenetakoa den zerrendako) bigarren postura iritsi da "Hiri". Kepa Junkeraren lanak musika-eremu horretako talde garrantzitsuenen arreta eta aitormena bereganatu du. Esan beharrik ere ez dago postu hori lortu izanak asko lagunduko duela diskoaren zabalkundea musika independentearen munduko profesional-sarearen bitartez.

Lagun Aro, Kepa Junkera eta ELKAR munduko musiken lehen dibisioan ari gara jokatzen.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work