HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

2007ko urtarrilaren 5 arteko eskaintza berezia

20/11/2006 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Lagun Aro aseguruetan, Kepa Junkeraren azken diskoa ('Hiri') eta berori aurkezteko bira babesteaz gain, akordio batera iritsi gara Elkar disko-etxearekin.

Hitzarmen horri esker, eskaintza berezi batez gozatuko dute gure bezeroek 2007ko urtarrilaren 5era arte. Lagun Aroko bezero batek, Elkar denda batera joan eta disko-etxe horren doako Leialtasun Txartelean alta ematen baldin badu, CD bat aukeratu ahal izango du euskal musikako 30 ingururen artetik.

Lagun Aroko bezero bezala identifikatzeko, inprimaki bat bete eta aurkeztu besterik ez duzu egin behar. Lagun Aroko bezeroak Leialtasun Txartela lehendik baldin badauka, berriz, emango zaio, hala ere, CDa.

Elkar, bere barruan lan egiten duten 440 lagunez osatutako Fundazio bat da, Euskal Herriko hainbat liburu- eta musika-argitaletxe eta banaketa-etxeren eta 18 makrodendako sare baten jabea (Ikus dezakezu hori guztia web gune honetan: www.elkar.com).

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work