HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Aurrezkia eta aurreikuspena Lagun Aron

27/11/2006 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Urte-amaierak balantzea egitera gonbidatzen du. Eta urte fiskalaren plana egiteko unea ere bada; horretarako, hain zuzen, Lagun Aron desgrabatzeko modu ezin hobe bat daukagula gogoratu nahi dizugu, eta etorkizun segurua emango dizuna, gainera: BGAEak.

Formula horiek, batek egiten dituen ekarpenen arabera, urteko aitorpenean aurrezteko aukera emateaz gain, dirua metatzea dute helburu, gero Gizarte Segurantzaren erretiro-pentsio publikoa osatu ahal izateko. Abantaila bat du pentsio-planen aldean: ez duzula erretiroa hartu arte itxaron beharko zure dirua erreskatatzeko. Baliaezintasunagatik, heriotzagatik, iraupen luzeko langabeziagatik edota gaixotasun larri batengatik erretiroa baino lehen erreskatatu nahiko bazenu, balia dezakezu behin 10 urte iraganez gero.

Batez ere malgutasuna eskaintzen dute BGAEek: izan daitezke periodikoak, bezeroak alda ditzake edozein unetan eta aparteko ekarpenak egiteko aukera dauka beti. Kenketa fiskalak egiteko orduan, gehienezko muga batzuk daude urteko, bezero bakoitzaren adinaren eta egoeraren arabera. Gaur egun, gehienezko muga fiskal orokorra 8.000 €-tan dago urteko, baina kopuru hori  beste 1.250 €-z gehitzen da urteko 52 urtetik gorako pertsonentzat, harik eta 24.250 €-ko kopururaino iritsi arte.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work