HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Bilboko Euskalduna Jauregia, gure 25. Urtemugako jaiaren lekuko

24/04/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Lehengo apirilaren 23an, astelehenean, ospatu zen gure 25. Urtemugako egunik handienetako bat.Bilboko Euskalduna Jauregia izan zen horren lekuko, izan ere, bihotzez eskertu nahi izan baikenuen bertan Lagun Aro etengabeko aurrerabidean jarri duten pertsona guztien lana.Gure bezeroek pozarren gogoratzen dute gure ibilbidea, 25 urtez zerbitzurik onena eskainiz egin izan duguna.Benetan jende asko bildu zen gure 25. Urtemugako ospakizun-ekitaldi nagusira, Euskaldunako entzunaretoa mukuru betea geratu zen-eta.

Han, ekitaldiaren hasierako bideo ikusgarri bat eman zen, umorez betetako aurkezpenarekin Gurutze Beitia eta Julio Ibarraren eskutik.Horien esku-hartze dibertigarriaren ondoren, hitzaldien txanda izan zen.Lehenengo Pablo Mongelos, Lagun Aroko Zuzendari Nagusia, mintzatu zen.Horren ondotik Idoia Zenarruzabeitiaren, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordearen, txanda izan zen.Eta hitzaldi horien ostean, berariaz ekitaldi honetarako prestatutako kontzertua eman zuen Kepa Junkerak. Izan ere, berorren azken diskoa ("Hiri") babestu baitu Lagun Arok. Ia disko guztia interpretatu zuen Euskaldunan, berarekin batera ibiltzen diren nazioarteko hainbat musikarirekin batera. Eta ezustekorik ere izan zen. Kontzertu zoragarriaren azken partean, 30 neskato-mutikok abesti pare bat kantatu zuten Kepa Junkerarekin batera.Historiara pasatuko den jaialdi baten amaiera benetan zirraragarri eta berezia izan zen, abesti horien ondorengo koktelean ebaki zen tarta erraldoia eta guzti.
 

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work