HasieraLagun Arori buruzPrentsa-aretoa

Canal RSS

Prentsa aretoa

Itzuli

Hainbat sukurtsal berri irekiko ditugu Bizkaian

25/06/2007 · Lagun Aro

Ezagutzera eman: |

Denok dakizuenez, guretzat oso garrantzitsua eta berezia da 2007ko urte hau. Izan ere 25 urte betetzea, zuek Lagun Aro Aseguruetan jarri duzuen konfiantzaren demostraziorik onena baita. Horregatik, gure arteko lotura honek gutxienez beste 25 urtez iraun dezala nahi dugu, izan ere horretarakoxe baitihardugu egunetik egunera zugan pentsatzen, gero eta zerbitzu hobeak eskaintzen eta guztiongandik gero eta hurbilago egoten saiatuz. 

Helburu horrekin, bada, sukurtsal berriak ireki ditugu Basaurin (Kalero auzoan), Bilbon (Basurtun eta Santutxun) eta Algortan (Sarrikobason). Horiez gain, beste bi bulego berri ere irekitzeko asmoa dugu, Trintxerpen eta Iruñean. Horrekin, hedatu eta finkatzeko plan handiguratsu bat diseinatu dugu, beti zure ondoan jarraitzeko eta Lagun Arorekin dituzun harremanak errazteko asmoz.  Eta gainera, zure laguntzari esker, bitartekaritzako sukurtsal berriak irekitzen ditugu urtero. Oraingo honetan, Santanderren eta Leonen jarri gara.

Itzuli

Mondragón Corporación · Humanity at work