Zergatik Lagun Aro?

HasieraZergatik Lagun Aro?

10 arrazoi Lagun Aro Aseguruak aukeratzeko

Zergatik aukeratu Lagun Aro, aseguru-etxe guztien artean?

Produktu eta prezio lehiakorrak ditugulako, zerbitzuaren prestazio-maila handiarekin, bezeroarentzako arreta-maila handiko pertsona-taldea garelako, MONDRAGON Korporazioaren finantza-sailean gaudelako, eta errentagarritasun eta hazkundeagatik enpresa sendo eta egonkorra garelako. Baina horrez gain, honek bereizten gaitu gainerako aseguru-etxeetatik:

  1. Aseguru-etxea gaztea gara eta, hasiera-hasieratik, pertsonengan sinesten dugu, bai eta arrakastaren bultzatzaile gisa balioekiko duten konpromisoan ere.
  2. Bide-sorta handia jartzen dugu gure bezeroen eskura, gurekin harremanetan jar daitezke. Hona hemen: sukurtsal-sarea, bitartekariak, gure aliatu Laboral Kutxaren sukurtsalak, Laguntel gure Call Center eta Internet.
  3. Merkataritza-jardunbide egokien gidaliburuekin lotutako ekimenetan hartzen dugu parte. Hau da, sektorearen autorregulazioari laguntzen diogu, korporazio-gobernu onari, barne-kontrolari, gardentasunari eta publizitateari dagokienez, aseguruen arloan.
  4. Bezeroa da aseguru-etxe honen xedea,eta horren ondorioz, gure bezeroen egungo gogobetetasun-maila 10etik 8koa baino handiagoa da.
  5. Gure pertsonekin dugu konpromisoa. Langileen %90 baino gehiago Lagun Aroren jabekidea da; txandaketa-tasa oso txikia da, eta gogobetetasun-maila orokorra, 5etik %3,65ekoa.
  6. Ingurumena errespetatzen dugu. Horretarako, ingurumena kudeatzeko sistema erabiltzen dugu, Ekoscan arauaren araberakoa.
  7. Gizarteko hainbat proiektutan hartzen dugu parte, eta gure irabazien % 3,5 gizarte-ekintzako jardueretara bideratzen dugu, 3 zutabe nagusitan banatuz betiere: kultura sustatzen, herri-kirolari laguntzen eta Stop Accidentes GKEarekin hitzarmen estrategiko bat sinatuz, gure eguneroko jardunarekin zerikusia izan dezaketen ekintzetan elkarrekin lan egiteko asmoz.
    Enpresako boluntariotza-proiektu bat garatzen ari gara, eta horren bidez, enpresan lan egiten duten pertsona guztiak gu bizi garen gizartea hobetzen laguntzeko proiektutan inplikatzea da asmoa.
  8. Gure bezeroen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dugu, haien beharrak eta itxaropenak osorik betez, eta gure akzionistentzako balioa sortu, gure langileen lanbide-garapenean eta garapen pertsonalean lagundu, eta gizartearen ongizatean eta garapenean hartzen dugu parte.
  9. Gure balioak honako hauek dira: konpromisoa, konfiantza, partaidetza, errespetua eta berrikuntza.
  10. Hazkunde errentagarrian oinarritzen den enpresa bat gara. Gaur egun 15 probintziatan gaude, eta 2012an Espainia guztian zabalduta egongo gara.