HasieraLagun Arori buruzMondragon Taldea

Mondragon Taldea

Mondragon Taldea

Seguros Lagun Aro MONDRAGON Korporazioaren barruan dago; Euskadiko lehen enpresa-taldea da eta estatuko nagusietako bat. 18 herrialdetan aurkitzen da bere produkzio- eta banaketa-establezimenduei esker.

Laboral Kutxa Taldea gure aliatu estrategikoa da MONDRAGON Korporazioaren finantza-arloaren barruan.

Zabaldu guztia

Laboral Kutxa Taldea

Seguros Lagun Aron dituen bere partaidetzen % 100 2011ko abenduan osatu zituen. Horrela, Laboral Kutxaren sukurtsalen sare osoa daukagu –400 sukurtsal lurralde nazionalean– gure produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko.

Erosketa honi esker, Seguros Lagun Arok eta Laboral Kutxak balio paregabea duen proposamena egin diezaiekegu gure bezeroei; izan ere, haien behar finantzarioak zein familia eta enpresen aseguratze-beharrak asetzeko gai gara.

Garapen jasangarriaren bilaketa da bataren zein bestearen helburu orokorra, hurrengo xedeak lortu ahal izateko: Gure bezeroen beharrak eta igurikimenak asebetetzea.

  • Gure bezeroen beharrak eta igurikimenak asebetetzea
  • Enpresaren balioa handitzea
  • Gure erakundeko pertsonen garapena bultzatzea
  • Gure jarduera aurrera eramaten dugun ingurunea garatzen laguntzea

Horregatik, % 100 bezeroarengana orientatuta gaude. Bertan gure gizarte-eta enpresa-proiektuarekin konprometitutako pertsonek egiten dute lan (langileak konpainiako bazkide ere bagara), eta konfiantza eta errespetuan oinarritutako esparru batean izaten ditugu harremanak: horregatik guztiagatik, parte-hartzaileak eta berritzaileak gara.

LABORAL KUTXA webgunea

MONDRAGON Korporazioa

MONDRAGON TALDEA 1956an hasitako mugimendu kooperatiboaren emaitza da –urte horretan sortu zen lehenengo industria-kooperatiba taldeari izena ematen dion Gipuzkoako herri horretan–. Taldearen enpresa-filosofia gure balio korporatiboetan jasota dago.

Parte-hartzea, Erantzukizun zibila, Berrikuntza

MONDRAGONen misioa, nazioarteko merkatuetan lehiatzen den enpresa-antolakuntza baten oinarrizko helburuak ondorengo xedeekin uztartzea da: sozietatea metodo demokratikoak erabiliz antolatzea, enplegua sortzea, bere langileen giza sustapena eta sustapen profesionala, eta bere gizarte-ingurunearen garapenarekiko konpromisoa.

MONDRAGON mundu mailako erreferentea da kooperazioan, eta bere presentzia komertzial eta produktiboa bost kontinenteetan hedatzen da.

MONDRAGON 2011n. Urtebete hiru minututan

MONDRAGON zifratan

  • 260
    enpresa
  • 16.000 milioi urtean
  • 97.000 enplegatu baino gehiago
  • 80.000 enplegatu Espainian

MONDRAGON Korporazioa 4 arlotan banatzen da:

  • Finantza-
    arloa

    • Caja Laboral
    • Lagun Aro
  • Industria-
    arloa

    • Fagor
    • Orona
    • Ulma
    • ...
  • Banaketa-
    arloa

    • Eroski
    • Forum
    • Depargel
    • ...
  • Ezagutza-
    arloa

    • Mondragón Unibertsitatea
    • Polo de innovación
    • Garaia
    • ...
Mondragón Corporación · Humanity at work