Ikasgelan

Itzuli

ISTRIPUAK EKIDIN

2008/06/30 - Bidaia konbinatuetako asegurua

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Oporretarako alojamendua eta bidaia multzo berean dituen bidaia kontratatu baduzu, bidaia konbinatuetarako asegurua kontratatu behar duzu eta honako kasu hauetan emango lizuke babesa:


· Hegaldiaren irteera 5 ordu baino gehiago atzeratzea: arrazoi horregatik beste hegaldi bat edo beste edozein garraiobide galtzen baduzu, aseguru etxeak garraiobide alternatibo bat eskaini edo, beharrezko izanez gero, gaua pasatzeko lekua eskainiko dizu. 


· Arazo teknikoengatik edo konpainiaren arazoengatik bidaia bertan behera geratu bada: aseguruaren titular gisa eskubidea duzu horren ondoriozko ostatu eta jan-edan gastuak berreskuratzeko.


· Overbooking: arrazoi horregatik aireratu gabe geratzen bazara, kalte-ordaina jasoko duzu. Txartelagatik ordaindutako prezioaren arabera, prezioa itzuli edo bidaiaren eguna aldatu egin ahal izango duzu, edo joan behar zenuen lekura ahalik eta azkarren eramango zaituzte.


· Konpainiak eragindako arazoengatik xede-herrialdean izandako osatu eta egonaldi-gastuak edo kalte-ordaina.


· Bidaian zehar osasun-estaldura, kasu guztietan izan ez arren; handizkariaren arabera.

 



2008/06/16 - Bidaia bertan behera uzten deneko asegurua

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Gero eta sarriago kontratatu ohi dira bidaiak zenbait hilabete lehenago, prezio hobeak lortzeko. Hala egiten baldin baduzu, aseguru bat izenpetzea komeni zaizu, bidaia bertan behera utzi eta aurreratutako dirua berreskuratu behar duzunerako.


Ezinbesteko arrazoiren batengatik bidaia bat bertan behera utzi beharrean gertatzen diren titularrak kalte-ordaintzen ditu aseguru honek. Ezinbesteko arrazoitzat jotzen dira titularraren edo horren lehen gradurainoko familiartekoen heriotza edo gaixotasuna (seguruaren arabera, bigarren eta hirugarren graduko familiartekoak ere sar daitezkeelarik), uholdeak edo etxea erretzea, lan-arrazoiengatik nahitaez lekuz aldatzea, etab.


Aseguruaren prezioa, helmugako lekuaren araberakoa izango da. Espainia barruan bertan behera utzitako bidaiak estaltzeko, 4,5 euro inguru jarri behar izaten da; Europarako bidaien kasuan, 12 bat eurokoa da aseguruaren prezioa, eta Amerikarako bidaietan, berriz, 18 eurokoa.



2008/05/26 - Aire libreko kirolak egiteko orduan hartu beharreko arreta-neurriak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Eguraldi ona iristean, kirola aire librean egiteko gogoa sortzen zaigu. Horretarako, ordea, neurri sail bat hartu behar da, atarramentu txarrik izan nahi ez badugu. Hasteko, begiratu bat eman behar zaie eguraldiari buruzko iragarpenei, batez ere itsas kirolak egiteko asmotan bagabiltza.
Eta gero, berriz, garrantzi handia du arropa egokia janzteak. Ahal dugun kaloria guztia bota nahi badugu, hobe ahalik eta arropa gutxien erabiltzea, eta erabiltzen den hori zuntz naturalezkoa, lasaia, kolore argikoa -hobe zurikoa  bada, kolore horiek eguzki-espektro guztia islatzen dute-eta. Eta komeni da eguzkitako betaurrekoak eta txanoa ere erabiltzea.


Garrantzi handia du eguzkia zaintzeak, bi arrazoirengatik: gorputzaren tenperatura igotzen duelako, bai zuzenean eta bai urak eta hondarrak islatutako beroaren bidez. Eta, babes egokirik gabe, larruazaleko erredurak eta are minbizia jasateko arriskua dagoelako.


Eta azkenik, ez ahaztu ura sarri-sarri hartzeaz, deshidratazioa deshidratación eragozteko. Kirola egiten hasi aurretik 250 ml edatea gomendatzen da, eta kirol-garaian ere beste 250 ml hartzea 30 minuturo.

 



2008/04/21 - Bidaia bat egin baino lehen jakin behar duzun guztia. II. partea: Bidaia-aseguruak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Bidaia-aseguruei esker bidaiariak disgustuak saihets ditzake, eta kasu batzuetan, baita diru pixka bat aurreztu ere. Merkatuan hainbat aseguru mota daude, kasu bakoitzerako estaldura desberdinekin.

Bidaia-agentzia baten bidez kontratatzen ditugun ia bidaia guztietan, gutxieneko aseguruak sartzen dira. Aseguru horren estaldurari buruzko informazioa eskatu beharko dugu; horrez gain, beste aseguru estra bat kontratatzea komeni den ala ez jakin behar dugu, egingo dugun bidaiaren ezaugarrien arabera. Aseguru osagarri horiek gutxieneko aseguruen estaldura baino handiagoa dute, eta komeni da horrelakoak izatea, esaterako, osasun publikoko zerbitzurik ez duten lekuetan. 

Bestalde, bidaia aldez aurretik kontratatu badugu eta denbora asko pasa bada orduz geroztik, bidaia hori egitea eragozten digun aurreikusi gabeko inguruabar baten aurrean, dirua berreskuratzen lagunduko digun deuseztapen-aseguru bat sinatzea komeni zaigu. Bestela, diru asko galduko genuke.



  1. anterior
  2. 1
  3. 2
  4. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work