Ikasgelan

Itzuli

ISTRIPUAK EKIDIN

2011/05/16 - Noiz kontratatu bizitza-aseguru bat?

Igorlea Lagun aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Denok dakigu hipoteka-mailegu bat eskatzen dugunean bizitza-arriskuko aseguru bat kontratatu behar dugula, baina gure bizitza aseguratu dezakegun beste momentu asko daudela ahazten zaigu, eta ez dugu kontratatzen.

Inori ez zaio bururatzen auto- edo etxe-asegururik ez kontratatzea, baina askotan gauza garrantzitsuenez ahazten gara, gure bizitzaz eta gure osotasun fisikoaz alegia. Bizitzako arrisku, aurrezki edo aldi baterako baliaezintasuneko aseguru bat kontratatzea gomendagarria noiz den kontatuko dizugu.

-Bizitzako arrisku- eta istripu-aseguruak: heriotza, baliaezintasuna edota gaixotasun larri bat bezalako zirkunstantziak estaltzen dituzte. Ezinbestekoak dira hipoteka-mailegu bat edo mailegu pertsonal bat izatean, baina beste kasu batzuetan ere garrantzitsuak dira. Adibidez: seme edo alaba bat jaiotzean, asko bidaiatzen dugunean, gaixotasun larriekin lotutako esperientzien aurrean edota gure buruarentzat arriskuak ekar ditzakeen lan bat daukagunean. Halaber interesgarria da langile autonomoentzat, Gizarte Segurantzak langile horiek gutxiago babesten baititu.

-Aldi baterako baliaezintasuneko aseguruak: gaixotasun edo istripuengatiko bajak estaltzen dituzte; beraz, edozein unetan kontrata dezakezu, besteren konturako langilea bazara, eta bereziki autonomoa bazara.

-Bizitzako aurrezki-aseguruak: helburua etorkizunerako pixkanaka aurreztea da. Interesgarriak dira une jakin batzuetarako (autoz aldatzeko, etxea eraberritzeko, zure bizitzako bidaia egiteko) edota pixkanaka aurrezteko, gure semeak edo alabak 18 urte bete edo unibertsitatera doan unerako. Erretiroa hartzean aparteko diru-sarrerak edukitzeko helburuarekin ere kontratatzen dira. Gaur egun pentsioen etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dago, eta, horregatik, funtsezkoa da lehenbailehen aurrezten hastea.



2010/11/15 - Nola zaindu bizikleta istripuak saihesteko

Igorlea Comunicación (Lagun Aro)

Ezagutzera eman: |

Gure bizikleta egoera onean mantentzeko, eta, horrela, ezusteko bat baino gehiago saihesteko, zenbait ikuskapen egin behar dizkiogula kontuan hartu behar dugu.

- Ikuskatu frenoak eta horien kableak sarritan, biak ere oso erraz gastatzen baitira.
- Frenoaren irristailua aldatu behar baduzu, egiaztatu berria zuzen-zuzen eta dagokion konpartimentuaren barruan ondo doitua jarri duzula, frenoek behar bezala erantzun dezaten.
- Bizikletari gurpiletako baten pneumatiko-estalkia aldatu behar badiozu, erabili horretarako dauden palanka bereziak bakarrik. Beste edozein tresna erabiliz gero, ganbera, pneumatiko-estalkia, baita haguna bera ere, honda ditzakezu.
- Ez koipeztatu bizikletaren engranajeak, fabrikako produktu berezi batekin lubrifikatuta daude-eta.
- Ganberetako batek airea oso maiz galtzen badu, lehen aukera ganberaren balbularen barruan dagoen goma txikia ordeztea da.
- Katea ez mozteko eta ez herdoiltzeko, garbitu kerosenotan bustitako kotoi batekin eta busti olioarekin gutxienez lau hilean behin.



2010/04/26 - Hegazkinez bidaiatzeko aholkuak

Igorlea Lagun aro (comunicación)

Ezagutzera eman: |

Hegazkina urrutiko lekuetara iristeko modurik azkarrena izan ohi da, hala ere, gure bidaia zaildu dezaketen hainbat gorabehera gerta daitezke. Horietako batzuk aurrez ikusteko oso zailak dira, esaterako, orain dela gutxi Islandian gertatutako sumendi-erupzioa, milaka bidaiari lurrean utzi dituena. Zenbait aholku emango dizkizugu, hegazkinez bidaiatzeko orduan gertatu ohi diren arazorik ohikoenak konpontzen saiatzeko.


- Hegaldia bertan behera uztea eta data aldatzea: erreserba egitean, kontuan hartu beti zein penalizazio aplikatzen diren hegaldia aldatzeagatik edo bertan behera uzteagatik. Konpainiak uzten badu hegaldia bertan behera, hurrengo hegaldiko eserleku bat eska dezakezu, baina ziurtatu aurretik ezaugarriak berdinak direla (aukeratutako klasea edo hobea, geldialdiak, etab.). Horrela ez bada, txartelaren zenbateko osoa itzuli behar dizute edo zure helmugara eramango zaituen garraio-aukera bat eskaini.

- Zure bagajea galtzen bada, kalte-ordaina eskatzeko eskubidea duzu.

- Atzerapenak: eguraldi txarra dela-eta, arazoak egoten dira aireportuan edo hegazkinek hutsegite mekanikoak izaten dituzte. Ordu erdi eta bi ordu bitarteko atzerapenak normaltzat hartu ohi dira. Atzerapena luzeagoa bada eta larrialdiren bat badaukazu (senideren bat gaixo, itsas bidaia bat egiteko itsasontzia hartu beharra, etab.), gerta liteke beste konpainia bateko hegaldi bat eskaintzea.

- Bidaiako aseguru batek bagajea galtzea edo bidaia azken minutuan bertan behera uztea estal ditzake.



2009/02/02 - Oinezko on bat izateko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Oinezkoa da katebegi ahulena zirkulazioaren katean, eta haren zuhurtziagabekeriak eragiten ditu ezbehar gehienak. Horrelakorik gerta ez dadin, oinez zoazen bakoitzean, ez jardun edozein eratan:

- Ez gurutzatu inoiz kalea semaforoa gorri badago.
- Ez pasatu geldirik dagoen ibilgailu baten atzetik, ziurrenik gidariak ez zaitu ikusiko-eta.
- Zebrabideetan, egiaztatu lehendabizi ibilgailuek ikusi zaituztela eta gelditu direla.
- Ez gurutzatu galtzada sakelakoa erabiltzen ari zarela.
- Errepide batetik oinez zoazenean, joan beti ezkerreko bazterbidetik eta elementu islatzaile batekin.
- Ez fidatu entzumenarekin: bizikletek edo tranbiak, esaterako, ia ez dute zaratarik egiten.



2008/11/10 - Motoan seguruago bidaiatzeko jantziak

Igorlea Comunicación (Lagun Aro)

Ezagutzera eman: |

Motoen kopurua gehituz doan neurri bertsuan goraka doa motozaleak inplikatuak gertatzen diren ezbeharren kopurua ere. Txirrindularien ondoren, motozaleak dira errepideko ahulenak, zuzeneko kolpeak hartzen dituzte-eta horiek beren gorputzetan talka edo ezbeharretan. Horregatik, motoan ibiltzea erabakitzen baduzu, berebiziko garrantzia du eramaten duzun jantziak.

Segurtasun-kaskoak, obligaziozko elementua izateaz gainera, oso-osorik estali behar dizu burua, eta ondo doitua egon behar du. Biserak ere egokia izan behar du, begiak babesteko.

Eramaten duzun arropak erosoa izan behar du, erraz maniobratzeko aukera emango duena. Babestu behar zaitu, baita, eguraldi txarretik eta istripu batean jasan ditzakezun marruskaduretatik ere. Eskularruak, hobe larruzkoak edo beste material erresistenteren batekoak badira; eskuak babestu behar dituzte, eta ondo heldu eskulekuari. Eta azkenik, botek edo zapatek erresistenteak izan behar dute nahitaez, eta hobe orkatilak babesteko adina luzeak badira. Takoirik gabeak izatea komeni zaizu, eta lokarriak baldin badituzte, berriz, ondo lotuta eraman beti, ezerekin traba ez daitezen.



2008/07/08 - Ekipaje-asegurua

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Ekipaje-asegurua kontratatzeak bidaiako gutxieneko aseguruaren estaldura batzuk handitzeko aukera eskaintzen du, eta beste estaldura batzuk ere ematen ditu, hala nola erantzukizun zibila edo ekipajea galtzeagatikoa. Zenbait bidaiatan oso komenigarri izaten dira estaldura horiek.


Bidaia motaren eta iraupenaren arabera, asegurua 35 eta 42 euro artean kostatzen da batez beste, baina aukera oso zabala da eta 6 eurotik 140ra artekoa ere izan daiteke, prestazioen arabera.


Ez da nahitaez kontratatu beharreko asegurua ez kontsumitzailearentzat, ez bidaia-agentziarentzat, baina agentziarik gehienek aholkatu egiten dute, herrialdearen arabera.



  1. anterior
  2. 1
  3. 2
  4. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work