Ikasgelan

Itzuli

AUTONOMOAK

2011/01/17 - Ordenagailua birus informatikoetatik babesteko aholkuak

Igorlea Lagun aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Birus informatikoak edozein biltegiratze-bitarteko aldagarriren bidez irits daitezke gure ordenagailura, hala nola mezu elektroniko, Internetetik jaitsitako software edota CD demo edo doako probako baten bidez.

Zenbait seinalek gure ordenagailua birus batek kutsatuta dagoela susmatzeko bidea eman dezakete: moteltasuna programa bat kargatzean, memoriaren edo disko gogorraren edukiera murriztea, ezohiko errore-mezuak, jarduera arraroa pantailan, eta abar.

Birusak agertzea prebenitzeko eta ordenagailua kaltetu baino lehen detektatzeko, jarraibide hauek kontuan hartzea gomendatzen dizugu:


- Lehenengo gauza da antibirus-programa bat edukitzea, eta hori aktibo eta ahalik eta eguneratuen egotea.

- Internetetik jaitsi konfiantzako webguneetan dauden fitxategiak bakarrik.

- Ez eman ordenagailuaren gakoak inori.

- Ez bidali informazio pertsonalik edo finantzariorik inori, informazio hori zure konfiantzako pertsonek eskatu ezean.

- Ez ireki ezezagunek bidalitako mezuetako fitxategirik, eta bereziki exekutagarriak direnak (.exe).



2010/10/04 - Autonomo bihurtzeko oinarrizko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Lana aurkitzea gero eta zailagoa den garai honetan, pertsona askok negozio propioa sortzea eta autonomo bihurtzea erabakitzen dute. Ordutegien aldetik askatasun handiagoa izatea eta nork bere denbora antolatu ahal izatea dira lan-aukera horren abantaila nagusiak, baina kontuan hartu behar da zenbait paper egin behar direla. Jarrai itzazu aholku hauek:

- Hautatu ondo informatutako aholkulari on bat, eta jakin zein diren egingo duzun autonomo-lanaren funtsezko alderdiak.

- Lehenik eta behin, Ogasunaren bulegora joan beharko zara JEZen (jarduera ekonomikoen zergan) alta egitera. Dagokizun autonomo-epigrafeari buruzko galdetegia bete beharko duzu.

- Ondoren, dagokizun Gizarte Segurantzako bulegora joan beharko zara, eta bertan, autonomo gisa alta egin.

- Har itzazu kontuan zuretzat onuragarriak izan daitezkeen zenbait alderdi. Adibidez, autonomo gisa lan egiten duzun lehen urtea bada, % 7ko PFEZaren atxikipena izateko aukera duzu, baina nahiago baduzu % 15ekoa izatea eska dezakezu (pertsona askorentzat azken aukera hori onuragarria da errenta-aitorpena egiteko garaian).

- Zenbait lanbideren kasuan ez dago igorritako fakturetan BEZa aplikatzeko beharrik, eta beraz, ez dago BEZa aurkezteko hiru hilean behin Ogasunaren bulegora joan beharrik. Lor ezazu zure kasuari buruzko informazio gehiago.

- Gizarte Segurantzak eskainitako onurak lortzeko, autonomoak hileroko kuota bat ordaindu behar du. Zenbatekoa ez da berdina izaten autonomo guztientzat. Adibidez, badaude hobariak 35 urtetik beherako emakumea izateagatik, seme-alabak izateagatik, eta abar.

- Hortik aurrera hileroko fakturazioaren, kotizazioaren eta zure enpresan egindako lanen hileroko kontrola eraman beharko duzu, eta beraz, erantzukizun handia izango duzu, ez baituzu akatsik egin behar.

 



2009/12/21 - Lan-elkarrizketa bat nola egin

Igorlea comunicación (Lagun Aro)

Ezagutzera eman: |

Egungo egoera ekonomikoa dela-eta, pertsona asko ari dira lan bila. Normalean, hori lortzeko, lan-elkarrizketa bat gainditu behar da, edozein aukeraketa-prozesutan gainditu beharreko azken fasea.

Elkarrizketa pertsonalaren bidez, enpresak gure ibilbide profesionalari buruzko lehen eskuko informazioa eskuratzen du eta gure pertsonalitatearen gakoak eta gure motibazio-maila, jarrera eta ezagutzak aztertzen ditu, lanposturako eta enpresarako egokiak garen erabakitzeko.

Gure gaitasunak ezagutzera emateko aukera ezin hobea da eta hartaz baliatu behar dugu.
Hona zenbait gomendio aukeraketa-prozesuan arrakasta izateko:

- Elkarrizketara joan aurretik, informa zaitez enpresaren eta eskainitako lanpostuaren ezaugarriez.
- Puntualtasuna funtsezkoa da. Inolako eragozpenik baduzu, jakinarazi lehenbailehen.
- Eraman zure curriculumaren kopia bat.
- Janzkerak formala eta lanposturako egokia izan behar du. Ez esajeratu; kontatu behar dituzun gauzei eman behar diete arreta eta ez zure janzkerari.
- Pentsatu egin diezazuketen galderetan eta prestatu zure irudi on bat emango duten erantzunak.
- Entzun elkarrizketa-egileari eta utzi elkarrizketa berak zuzendu dezan, baina aprobetxatu hitz egiteko edozein aukera.
- Izan ekimena eta argitu zure zalantzak. Zure interesa positiboki baloratuko dute.
- Gorputz-hizkuntza oso garrantzitsua da hori bezalako tentsiozko egoeretan. Saiatu lasaitasuna adierazten, hartu esertzeko jarrera egoki bat, ez egin keinu esajeraturik eta begiratu solaskideari arreta ematen diozun aldi berean.



2009/05/18 - Zure negozioa aseguratzeko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Negozio bat izateak ahalegin pertsonal gogorra eskatzen du eta erantzukizun handia, baita behar duzun aseguru mota aukeratzeko orduan ere. Enpresa-arloaren arabera aukeratuko da aseguru mota, eta ez ditu estali behar suteen eta lapurreten ohiko arriskuak soilik.

100 langile edo gutxiagoko negozioentzat, estaldura nahiko handia duen poliza bat kontratatzea gomendatzen da. Pakete oso batek ondorengoak hartzen ditu barne: lapurreten eta erasoen aurkako asegurua, hondamendi naturalak, bandalismoa, leherketak eta suteak bezalako kalteak, eta zure establezimenduaren barnean pertsona batek jasan ditzakeen kalteak estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguru bat.

Aseguru bat kontratatu aurretik, kontuan izan zure enpresak duen tamaina, benetako arriskurik ez duten egoeretarako polizak erosteko arriskua duzulako. Gainera, establezimenduaren tamainaren eta babestu beharreko arloen araberakoa da prezioa. Beste ezeren aurretik, ezbeharren bat izanez gero negozioaren bideragarritasuna arriskuan jarriko luketen arloak aseguratu.

Gainera, badira oinarrizko estaldurari gehi dakizkiokeen espezializatutako aseguruak. Adibidez, hornitzaile edo garraiolari baten kasuan, salgaien garraioa babesteko aseguru bat, edo ordenagailuentzako edo ekipamendu teknikoarentzako asegurua, zure negozioa garatzeko funtsezkoa denean.

Oinarri-oinarrizkoa da asegurua urtero berritzea, hobekuntzak, aldaketak nahiz zabaltzeak gehitzeko, baita erantzukizun komertzialeko beste maila batzuk sartzeko ere.



2009/03/17 - Nola izan arrakasta zure negozioan krisialdia bitartean

Igorlea Lagun Aro (Comunicaciion)

Ezagutzera eman: |

Krisialdian, edozein metodo baliagarria da negozio bat aurrera ateratzeko. Hori lortzeko modu on bat, lanean sormena sustatzea da. Enpresaren arloetan sormena aplikatuz lor daitezkeen onuretako batzuk hauek dira: salmentak hazten direla, langileekiko harremanak hobera egiten duela, kostuak eta gastuak murrizten direla, bezeroekiko eta hornitzaileekiko harremanak hobetzen direla, etab.

Beraz, enpresetan arazoak konpontzeko modu bat langileek ideiak eskain ditzaten animatzea da, horiek dakitelako zein den lan espezifiko bat ondoen egiteko modua. Garrantzitsua zera da, ideia guztiak onak direla eta azkenean egokiena aplikatzen dela pentsatzea.

Egin gonbita zure enpresaren arlo desberdinetako langileei arazoak planteatzeko bileratan parte hartzera, langileek arazoak sor ditzaketen arrazoiak zehazten lagun dezaten, eta konponbide sortzaile, erabilgarri eta inplementatzen errazak proposa ditzaten.



2008/11/24 - Zure negozioan gastuak murrizteko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Negozio bateko gastuak bihur daitezke berorren hondamendi. Eta zer esanik ez negozioa oraindik lehen pausoak ematen ari baldin bada. Alferrikako kosturik ez egiteko modu on bat, bulego-materiala erosteko orduan xehetasun batzuk kontuan izatea da.
 
Har ezazu denbora pixka bat denda bat baino gehiagoren prezioak konparatzeko, horrek diru kopuru jakin batzuk alferrik gastatu gabe behar dituzun baliabideak aurkitzen lagunduko dizu-eta. Har ezazu pazientzia pixka bat, azkar lortu nahi duzun zerbaitek zure sakela zula ez dezan. Ez ahaztu gauza guztiak direla negoziagai, eta ez konformatu preziorik merkeena eskatzearekin bakarrik. Baina zuk erosi nahi duzun hori ezinbestekoa baldin bada zure lanerako, bi aldiz pagatzea baino hobea izango da beti pixka bat gehiago pagatzea. Hori ere aurrezteko modu bat baita.

Eta eragin beti imajinazioari. Eta zerbaitek ez baldin badu ja gehiago balio, aprobetxa ezazu birziklatu eta beste zerbaitetan erabiltzeko.



Mondragón Corporación · Humanity at work