Ikasgelan

Itzuli

ZURE NEGOZIOA

2008/02/18 - Negoziazio on baterako aholkuak (II)

Igorlea comunicación (Lagun Aro)

Ezagutzera eman: |

Egoera normal batean, aldeko negoziazio bat lortzeko aholkuen bigarren zatian, emozioak alde batera uzteko aholkatzen dizuegu. Ez lotu emozionalki negoziatzen ari denari, izan ere beste aldeari abantaila handia eman baitiezaioke. Eskatu lortu nahi dena baino gehiago. Zeren hasieratik nahi dugun kopurua esateak ez baitu negoziaziorako biderik ematen. Prezio handiagoa eskatu, eta gero, nahiak baretu; horrela, beste aldea, gutxi gorabehera, ustezko lagapen batekin gogobeteta utziko duzu.

Ez dago arau zorrotzik. Tratuan parte hartzen baduzue, komeni ez dena aldatzeko eskubidea duzue. Zer edo zerekin ados ez bazaude, horren kontra egin. Ez saiatu beste aldeaz aprobetxatzen. Akordio bat eta elkartruke justua lortzea da helburua. Dituzuen nahiak lortzen amore eman, baldintzak guztientzat onargarriak izan arte. Beste aldeaz baliatzen bazara, zuri kontra egiteko erabil dezake eta etorkizuneko negozioetan kalte egin diezazuke. Hasieratik negoziatzeko prest egon. Uneren batean urduri sentitzen bazara, egin ahal duzun guztia negoziazioekin eroso sentitzeko, hala telefonoz hitz eginez nola beste pertsona batek zure ordez negoziatuz.

Betidanik, Bitartekaritza txiki eta ertainak lan egiten duen konpainiek eskainitako tresnak erabiltzen ditu; baina horrela, bere negozioaren benetako kontrolik gabe gelditzen da, ez dituelako Bezeroen datu guztiak. Horregatik, produktibitatea eta beren zorroetako errendimendua jaitsi egiten da. Eta horrek izan behar du mota honetako bitartekariarentzat parametroa, teknologian egindako inbertsioa baloratzerakoan.



2008/02/11 - Negoziazio on baterako aholkuak (I)

Ezagutzera eman: |

Onartu behar dugu, gaur egun etengabe negoziatzen ari garela. Helburua ez da irabaztea, baizik eta, elkar ulertzea eta akordio justu bat lortzea. Hori dela-eta, aholku garrantzitsu batzuk emango dizkizugu, hurrengo negoziazioetan, edonolakoak izanda ere kontuan izan ditzakezunak hain zuzen ere. Ez onartu inoiz lehenengo eskaintza eta ez egin inoiz lehenengo eskaintza. Beste alderdia izan dadila bere igurikimenak azaltzen dituena, saia zaitez horretan. Gogoratu hasierako eskaintzak eta kontraeskaintzak negoziazioen gehienezko eta gutxieneko muturretan egongo direla.

Hala, kontraeskaintza bat egin daiteke edo beste muturretik beste bat jaso, eta hortik has daiteke negoziatzen barrurantz, alegia, muturretik barrurantz. Hala ere, planak ez du beti tarteko puntu bat lortzea izan behar. Bien igurikimenak kontuan izan. Presta zaitez negoziazioak bertan behera uzteko, kopuru lotsagarriak proposatzen badira eta beste alderdiak ez badu amore ematen.

Orduan negoziazioak utzi nahiko dituzue, baina hori ez da taktika gisa hartuko. Ez da beti posible izaten, baina badaezpada ere prest izan beste aukera batzuk, tratua ondo ez doanerako. Onartuko duzun gutxienekoa zenbat den galdetzen badizute, galdetu zenbat izango litzatekeen solaskideek ordainduko luketen gehienekoa.



2007/09/24 - Enpresa berri batean sartzeko ordurako aholkuak (II)

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Enpresa berri batean sartzeko aholkuekin ireki genuen lehen kapituluari jarraipena emanez, zuen lankideen eta arduradunen aholkuei segitzea gomendatzen dizuegu, eta izango duzue laguntzarik enpresako giza baliabideetako profesionalengan ere. Portaera etikoarekin jokatu behar da beti, arazo asko saihesten dira-eta zintzotasunez jokatuz gero. Baiesleak izaten saiatu, enpresaren espirituarekin ados dagoen erantzuna emanez. Esate baterako, giro tirabiratsua baldin badago, ez egin txantxarik, eta lasaia badago, berriz, lanean bakarrik zentratzeak eman dezake esamesa negatiboetarako lekurik. Lanpostu bat lortzeak ez du esan nahi bat helmuga profesionalera iritsi denik, abiatu besterik ez duela egin baizik. Erantzunetan eta izateko moduan espontaneoak izaten saiatu behar da, nabarmendu gabe, alegia. Ahal duzuen guztia ikasi, horrek lantokian txertatzen lagunduko baitizue eta irudi positiboa ispilatuko baitu zuen agintari eta lankideen aurrean.



2007/09/17 - Enpresa berri batean sartzeko ordurako aholkuak

Igorlea Lagun Aro (comunicación)

Ezagutzera eman: |

Enpresa berri batean sartzea, batez ere lehenbiziko lan-esperientziaz ari bagara, erronka handia da langile ororentzat. Giza baliabideetan adituak direnek ahalik eta naturaltasunik handienarekin portatzea gomendatzen dute, enpresak transmititzen dionaz ohartzen saiatuz, alegia. Enpresa batean sartu aurretik, berorri buruz ahal den informazio guztia lortzen saiatu behar da. Gero, irekiak izan behar dugu ezagutza-arlo bat baino gehiago besarkatzen dituzten lanak egiteko ere. Ondo hartuak izango gara lankideei laguntzeko gogoa eta ekimenak ditugula erakusten badugu, taldeak markatutako helburuak lortzeko asmoz sartu garela azalduz, alegia. Oroz gaindi, ordea, ikaskuntzari lehentasun osoa ematea komeni da. Batez ere lehenbiziko enpleguetan axola duena ez baita nolako soldata kobratuko dugun, baizik eta zenbateko esperientzia lortzen joango garen.



Mondragón Corporación · Humanity at work