Ikasgelan

Itzuli

OSASUNA

2007/08/02 - Intsolazioetarako aholkuak

Igorlea Ixone Goikoa (Oiartzun)

Ezagutzera eman: |

Udan arreta handiz ibili behar dugu eguzkitan ematen dugun denborarekin. Zorabioak, ezegonkortasuna eta buruko mina dira intsolazioaren sintomak, baina aldatu ere egin daitezke larritasunaren arabera. Intsolaziorik ez hartzeko, hauek dira kontuan hartu beharrekoak: eguerdiko orduetan eguzkitan ez egon; burua babesteko txano edo kapelak erabili; ariketa bizirik ez egin; likido ugari edan; sintomarik txikienaren aurrean, etzan eta ura edan; eta garrantzi txikiko erredurak izanez gero, larruazala hidratatzeko krema eman. Larritasun handiagoko kasuetan, medikuarengana joatea komeni da.



2007/08/02 - Intoxikazioetarako gomendioak

Igorlea Maitane Garikano (Lezo)

Ezagutzera eman: |

Egoera txarrean dauden elikagaien ondorioz, intoxikazioak gertatu ohi dira udan sarritan, eta beherakoa eragiten dute maiz. Larritasunik badago —sukar handia, eginkarietan zornea edo odola, kontzientzia galtzea…— medikuarengana jo behar da. Intoxikazioak saihesteko, kontu handiz ibili behar da urarekin eta elikagaiekin, eta ez fidatu izotz-koskorrekin. Botilako ura erabili, baita hortz-haginak garbitzean ere. Beherakoa arina bada, loperamida hartu. Etxean ere substantzia ugarik sortu dezakete intoxikazioa. Botikak, alkohola eta garbiketa-produktuak dira ohikoenak. Baina ezin ditugu beste batzuk ere ahaztu: pilak, kolak, pinturak eta bolalumen tinta.



  1. anterior
  2. 1...
  3. 6
  4. 7
  5. 8
  6. 9
  7. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work