Ikasgelan

Itzuli

OSASUNA

2007/10/22 - Sukarra tratatzeko aholkuak (II)

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Sukarra zaintzeko aholkuen bigarren atalean, zure medikuak adierazi gabe antibiotikoak dituzten botikak ez hartzeko aholkatzen dizuegu. Errezetatu egin badizute, agindutako denboran erabili behar duzue eta adierazitako ordutegian, egun batzuk igaro ondoren hobeto sentitu arren. Tratamendua behar baino lehenago uzten baduzue, gogoratu infekzioa berriz aktiba daitekeela eta larriagoa den egoera klinikoa sor daitekeela. Termometroak erabiltzerakoan, merkuriodunak  izan ohi dira zehatzenak. Baina badirudi Europako Legebiltzarrak termometro horiek debekatzen dituen araudi bat onartu duela eta urte eta erdian aplikatuko dela. Merkurio-termometroen alternatiba gisa digitalak daude. Seguruak dira eta sukarrik badagoen ala ez minutu batean egiaztatzen dute. Beste aukera bat belarriko termometroak dira, baina ez dira hain fidagarriak. Kopetakoek beroa sentsore infragorri baten bidez atzematen dute, baina garestiak dira eta ingurumeneko baldintzek neurketa distortsiona dezakete.



2007/10/15 - Sukarra tratatzeko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Gorritasuna, hotzikarak, izerdia, buruko edo muskuluetako mina... horiek guztiak sukarraren sintomak dira. Arrazoi ugari daude sukarra agertzeko, baina gehienetan birusek eragindako infekzioak izaten dira. Sukarrari aurre egiteko, antitermiko bat hartzea gomendatzen dizugu. Parazetamola eta ibuprofenoa dira erabilienak. Sukarrak 3 egun baino gehiago irauten badu, arrazoi jakinik gabe, edo infekzioak errazten dituen gaixotasun kronikoren bat baduzue, joan sendagilearengana. Historial klinikoa egiteko, medikuak sintomei buruz galdetuko dizue, inguruan antzeko kasurik dagoen, animaliekin ibiltzen zareten, farmako berriren bat hartu duzuen, duela gutxi kanpora joan zareten, berriki ospitalean ingresatuta egon zareten edo aurreko asteetan proba medikoren bat edo beste egin ote dizuen. Sukarra duzuela uste baduzue, begiratu tenperatura beste ezer egin aurretik. Sukarra oso altua bada eta itxura txarra baduzue, logalea edo arnasa hartzeko zailtasunak, joan larrialdietako kontsulta medikora. Sukarra izanda ere, hain gaizki ez bazaudete, edan ur asko eta jarri arropa gehiago. Adi egon tenperaturari, eta ikusi zer-nola eboluzionatzen duten sintomek.



2007/10/08 - Katarroa eta gripea saihesteko aholkuak (II)

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Gripea saihesteko aholkuen bigarren zatian, gripea badatorkizuela sumatzen duzuenean edari beroak, tea edo salda edatea, gomendatzen dizuegu. Eskuak askotan garbitu germenek ez erasotzeko.  Hotzeriaren birusak ordu batzuetan iraun dezakete zuen eskuetan, ehunetan eta beste gainazal batzuetan. Gainera, eukalipto-olioa baliagarria izaten da kongestioa arintzeko. Ur irakinetara tanto batzuk bota eta inhalatu. C bitaminak, modu naturalean fruta zitrikoetan dagoenak, gripearen birusei eraso egiten diela frogatu da. Zazpi edo zortzi ordu lo egiteak asko laguntzen du; egunean sei baso-ur edo gehiago edatea ere aholku baliagarria da. Bada gripearen kontrako txertaketa-kanpaina bat, eta jakitun izan behar duzue eta pentsatzen hasi, gaixotasun infekziosoa dela eta edozein pertsonak izan dezakeela. Normalean onairea izaten da, baina 65 urtetik gorakoek, diabetikoek eta biriketako, bihotzeko, gibeleko eta giltzurrunetako gaixo kronikoek konplikazio larriak izan ditzakete.
Lagun Aro Automobila produktu berria (II)
Produktu berri honetan berrikuntza garrantzitsu hauek egongo dira: Ordezko Ibilgailua estaldura berria, Gidabaimena kentzeagatiko estaldurarako kapitalen gama handia eta Erantzukizun Zibileko eta Ibilgailuen Berezko Kalteen estalduran hobekuntzak. Gainera, osagarrien tratamendu berri bat ezarriko dugu, aseguru-premia berrietara egokitua, Bezeroek errazago ulertzeko eta ezbeharraren unean egoten den gogobetetasun eza gutxitzeko. Urrian jarriko dugu martxan produktu berria merkaturatzeko kanpaina hori.



2007/10/01 - Katarroa eta gripea ez izateko aholkuak (1)

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Tenperatura-aldaketak direla medio katarroak harrapa daitezkeen urte-sasoia badatorrenez, gaitz horri aurrea hartzeko iradokizun batzuk emango dizkizuegu. Zuen sistema immunologikoa estresarengatik edo egokia ez den dieta batengatik ahultzen denean, birusek ustekabean harrapa zaitzakete.  Ezinbestekoa da barazki eta fruta gehiago jatea gure eguneroko dietan.  Bitamina eta mineral horiek gripearen eta gerta daitezkeen beste gaixotasunen birusen kontra defentsak izaten lagunduko digute. Gainera, germen horiek akabatzen lagunduko digun bitaminaz eta mineralez osatutako konplexu bat ere badute. Estresa gutxituz gero, sistema immunologikoa indartu egiten da eta hotzeria izateko aukera gutxitzen da. Ikerketa batzuek frogatu dute zinkezko konplementu batekin katarroak gutxiago irauten duela eta gripea izateko aukerak gutxitzen direla.



2007/08/02 - Seguru bainatzeko aholkuak (I)

Igorlea Laura Sologaistoa (Orduña)

Ezagutzera eman: |

Sasoi honetan, ohiko jarduera da hondartzara, errekara edo urtegiren batera joatea bainua hartzera. Hori dela eta, garrantzitsua da alor horretako arriskuen berri izatea. Arriskurik gabe bainatu daitekeela adierazten duten ikurrei erreparatu behar diegu. Seinaleztapena egokia ez delako ziur egon ezean, badaezpada ez bainatzea gomendatzen dugu. Hobe da behar bezala seinaleztatutako beste toki bat bilatzea. Uda izan arren, egiaztatu uraren tenperatura; izan ere, badira garai honetan ere ur hotz-hotza duten ibai eta aintzirak. Saiatu jatorduen ostean ez bainatzen, digestio-etendura saihesteko. Uretara sartu aurretik, ordu eta erdi itxaron ohi da jan ostean.



2007/08/02 - Jet lag sindromea saihesteko aholkuak

Igorlea Jazmina Otero (Bilbao)

Ezagutzera eman: |

Oporretarako baliagarriak izan daitezkeen aholkuen artean, ordutegi-aldaketa bizkorren ondorioz gertatzen diren alterazio fisiko eta psikologikoez (jet lag sindromeaz) jardungo dugu orain. Gehiegizko nekea, loaren alterazioa eta ondoeza izaten dira sintomak. Ugariagoa da ekialdera bidaiatzen dutenen artean, mendebaldera bidaiatzen dutenen artean baino, gorputzaren erlojua distortsionatu egiten delako eta eguna-gaua zikloa dela eta. Sindrome hori saihesteko, helburuko jateko eta lotarako orduetara moldatu behar da, bidaia hasi baino lehen atseden nahikoa hartu, hegaldiak irauten duen bitartean lo egiten saiatu, bidaian zehar eta ondoren jatordu arinak egin, likido ugari edan (burbuilarik gabeak hobeto), alkoholdun edaririk ez hartu, eta ahal izanez gero botikarik ere ez.



  1. anterior
  2. 1...
  3. 5
  4. 6
  5. 7
  6. 8
  7. 9
  8. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work