Ikasgelan

Itzuli

OSASUNA

2008/01/14 - Argaltzeko aholkuak (II)

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Joan den astean kilo batzuk argaltzeko eman genizkizuen aholkuekin jarraituz, gogoratu nahi dizuegu ura funtsezkoa dela. Asko edan behar dugu, gutxi gorabehera bi litro egunean. Izan ere urak kaloriarik ez duenez, argal mantentzen laguntzen baitigu. Behar den janaria prestatu, ez gehiago, eta anoak kalkulatu, zeren janari-hondarrak ikustea tentaldi arriskutsua izaten baita. Nahikoa da janaria gatz pixka batekin prestatzea. Elikagai berdinak gatzik gabe janez gero, pisua galtzen da eta osasuna irabazten. Elikadura aldatu gabe bolumena gal dezakegu. Ahal baduzue otorduetan oliba-olioa erabili. Egunean koilarakada batek ez du kaloria asko ematen eta osasuntsu mantentzen laguntzen digu. Gure gomendioa zera da, jaten dituzuen janari-kopuruak txikiagoak izatea. Nahi dugun pisu hori galtzeko, egunero jaten dugun kaloria-kopurua gutxitu behar dugu. Koipeak gure dietaren etsaiak dira, zeren kaloria gehiegi ematen baitigute. Horregatik, hobe da lurrunetan eta plantxan sukaldatzea, eta mikrouhin-labea erabiltzea. Sukaldaritza naturala, gainera, osasungarriagoa da, eta elikagaien bitaminak eta mineralak hobeto mantentzen dira.



2008/01/07 - Argaltzeko aholkuak (I)

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Baietz zuetako askok urte berrirako asmoen artean argaltzeko dietaren bat egiten hastea erabaki duzuela! Saia gaitezen, beraz, gu ere laguntzeko aholku batzuk ematen. Dietak askotarikoa eta orekatua izan behar du, batere elikagai-multzorik ahaztuta utzi gabe. Guztiz garrantzitsua da, halaber, janari hiper-kaloriko eta ez-sano gehiegi ez hartzea. Erregimenak leuna izan behar du. Astean kilo asko galduko dituzula agintzen duten dieta azkar horiek osasun-arazoak sortzen dituzte eta, gainera, galdutako kiloak berriro berreskuratzen dira. Osasuntsuena astean kilo-erdi edo kilo bat galtzea da. Saia zaitez egunean bost aldiz jaten, otordu garrantzitsurik egin gabe ez utziz. Bi otorduk fundamentuzkoak izan behar dute eta beste hirurak, berriz, arinagoak. Fundamentuz gosaldu behar dugu, izan ere gosari on batek eguneko kalorien % 20tik % 25era bitartean eman behar baitigu.  Goiz afaltzea gomendatzen da, lotara joan baino bi ordu lehenago gutxienez. Gauean, metabolismoa mantsotu egiten da eta jandakoak errazago pilatzen dira koipe moduan.



2007/12/26 - Eguberrietan jateko aholkuak (I)

Igorlea Lagun Aro (comunicación)

Ezagutzera eman: |

Atal honek eskaintzen digun tartea erabiliz, Lagun Aro Aseguruetako familia osoak Eguberri zoriontsuak opa dizkizue eta, bide batez, jai hauetako otorduetan kontuan izateko aholku batzuk emango dizkizuegu. Erosketak planifikatzen saiatu, eta eskaintza onenak bilatu. Eguberrietan, ez dira zentro komertzialak bakarrik erostera bultzatzen gaituztenak, guri ere sortzen zaigu beste sasoi batean erosiko ez genituzkeen produktuak erosteko gogoa. Eskuzabalagoak gara, baina baita diru-xahutzaileagoak ere. Jan mahaian, pikatzen aritu gabe, txikitu ahoan janariak astiro eta prestatu ditugun platerez eta gure senitartekoen solasaldiaz gozatuz. Plateren aurkezpena zaindu. Jakirik osasuntsuenak beti izaten dira begirako besteak baino desatseginagoak. Aurkezpena hobetu behar da, eta itxura gustagarria izan dezaten saiatu, janaria begietatik ere sartzen baita. Mantendu zuen eguneroko ariketa fisikoen errutina, eta aprobetxatu lagunekin eta senitartekoekin aire zabalean gauzak egiteko. Ziurtatu Eguberrietako dieta askotarikoa egiten dela, eta aberatsa izan dadila fruta, esne, zereal, barazki eta lekaleetan. Saiatu koipeak kaloria guztien % 30–35 baino gehiago izan ez daitezen. Sukaldean, ahal dela, erabili oliba-olio birjina estra.



2007/11/19 - Hobeto lo egiteko aholkuak (II)

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Hobeto lo egiteko bigarren eta azken atalean, ohera joan baino lehen logela baldintzarik onenetan edukitzea gomendatzen dizuegu, hau da, zaratarik gabe, 20 gradu inguruko tenperaturarekin eta argi gehiegi gabe. Ohera joan aurretik egiten diren jarduerak egin hala nola hortzak garbitu eta pixa egin. Ohera joan aurretik bainu bat hartzeak lasaitzen laguntzen du. Molestatzen eta estutzen ez duten jantzi erosoekin lo egin. Oheratzean lasaitzen zaituen jarduera bat egin, esaterako, musika goxoa entzun edo testu errazak irakurri. Lehenago, gutxienez oheratu baino 2 ordu lehenago, eguneko kezkak uxatzeko nahi duzuen moduan pasa denbora. Beti gomendatzen dugu alkohol gehiegi ez edatea, baina egunen batean asko edaten baduzu, gutxienez oheratu baino lau ordu lehenago izan dadila. Izan ere alkohol gehiegi edanez gero, logalea sortzen duen arren, gauean esnatzea oso ohikoa izaten baita.



2007/11/12 - Hobeto lo egiteko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Lo egitea beharrezkoa da oreka fisiko eta psikiko hobezina mantentzeko, eta egunero egiten diren lanei aurre egiteko gogoz jaikitzeko. Egunero ohera ordu berean joaten eta jaikitzen saia zaitez, zeren ohiturak lo egiten laguntzen baitu. Ez ohera joan edo lo egiten saiatu logalea izan arte. Goizean lo ez bazaude, neurtu ohean egoteko denbora eta saia zaitez egunez logela ez erabiltzen. Ariketa fisikoa egunero egin goizeko lehen orduan eta ez, hain justu, ohera joan aurretik. Ez jan gehiegi ohera joan aurretik, baina ez joan ohera gosetuta. Sarri askotan, baso bat esnek lo hartzen lagun dezake. Utzi erretzeari; izan ere, nahiz eta hasieran loa okerragoa izan gero hobea izan ohi da. Goizean hartu kafeina eta neurtutako kopuruetan beti.



2007/10/29 - Sukarra tratatzeko aholkuak (III)

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Sukarrari aurrea hartzeko aholkuen hirugarren eta azken atalean, haurrak izango ditugu mintzagai. Sukartzat jotzen da gorputzeko tenperatura 38 gradutik gora dagoenean. Antitermikoa ondoeza ezabatzeko eta konbultsioei aurrea hartzeko ematen da. Kantitate egokia errespetatu behar dugu; horrez gain, bainu epelak nahiz konpresa hezeak erabili, eta likido fresko azukredun ugari edan behar ditugu. Ez dira bainu hotzak hartu behar ezta alkoholdun oihalak erabili behar ere. Hiru hilabetez azpiko haurtxoen tenperatura 40 gradutik gorakoa bada edo haurtxoak negar asko egiten badu, larrialdietako kontsulta medikora joan. Gauza bera egin beharko da baita haurra minbera badago, erdi lo badago, arnasa hartzeko zailtasunak baditu, goraka egiten badu edo azalean puntu edo orban gorriak agertzen bazaizkio. Bost urtetik beherako haurretan, tenperatura azkar igotzen edo jaisten bada konbultsioak sor daitezke. Krisi horiek bost minutu irauten dute eta beren kabuz amaitzen dira. Desagertzen ez badira larrialdietara joan behar da.



  1. anterior
  2. 1...
  3. 4
  4. 5
  5. 6
  6. 7
  7. 8
  8. 9
  9. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work