Ikasgelan

Itzuli

OSASUNA

2008/04/14 - Bidaia bat egin baino lehen jakin behar duzun guztia

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Bidaia bati ekin aurretik, batik bat asko ezagutzen ez den leku batera bidaiatuz gero, helmugako herrialdearen baldintza politiko, ekonomiko eta sanitarioen berri jakitea komeni da.

Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako Ministerioak bere www.mae.es. web orrian, gai hauen gaineko aholkularitza eskaintzen du. Egin beharreko bisita bat da eta abiatzeko modu egokia, izan ere herrialde zehatz batzuetara bidaiatzeko atzerriko Espainiako enbaxada eta kontsuletxe orokorrei buruzko zenbait alderdiri buruzko informazioa eskaintzen baitu: dibisetarako araudia, edo behar den dokumentazioa, edo herrialde horretako osasun- nahiz segurtasun-baldintzak.

Txertoak eta gomendio sanitarioak

Gaur egungo egoera sanitarioak, zonako gaixotasun endemikoak, bidaiaren ezaugarriek eta haren iraupenak zehazten dute herrialde bat bisitatzeko beharrezkoak diren txertoak zeintzuk izango diren. Herrialde bakoitzera bidaiatzeko beharrezkoak diren txertoak programatzeko eta definitzeko, probintzia-hiriburu guztietan dauden Nazioarteko Txertaketa Zentroak dira Osasun Ministerioak baimentzen dituen eta Osasunaren Mundu Erakundeak aitortzen dituen bakarrak. Beraz, baita txertaketa-txartela emateko gaituak daudenak ere.



2008/03/03 - Polen-alergiari aurre egiteko aholkuak (II)

Igorlea comunicación (Lagun Aro)

Ezagutzera eman: |

Gai honi buruzko bigarren atalean, batzuetan alergiek horrenbesteko molestiak sortzen dituzte, ezen sintomak izateko joera duzuenoi mendira ez joatea eta hondartzan ibiltzea aholkatzen dizuegula. Izan ere landare eta lore asko dauden tokiak saihesten saiatu behar baitugu. Alergia duzuenoi ez zaizue komeni udaberrian eta haizea dabilen egunetan, mendian ibiltzea eta hirietako parke handietan egotea.

Hondartza izaten da, aldiz, arrisku hori dagoen egunetan paseatzeko lekurik onena. Babestu zuen begiak polenetik, baita zuen sudurra ere, ahalik eta gehien. Eguzkitako betaurreko batzuek begiak babesten dituzte. Ahal baduzu jar ezazu maskara bat, musuzapi heze bat edo antzeko zerbait sudurrean. Garbitu sudurra ur askorekin doministiku ugari egiten hasten zarenean. Eta argi ibili arroparekin, zeren kanpoan lehortzen egon diren arropak ez baitira jantzi behar, ahal dela.

Seguru asko polena izango dute, eta etxean edo kanpoan janztea kaltegarria izan daiteke alergiarentzat. Hori dela-eta, arriskua dagoen egun horietan hobe da arropa etxe-barnean lehortzea. Zaindu elikadura ere. Anekdota gisa, bada sei hilabete lehenago egunero jogurt bat jatea aholkatzen duenik alergiaren sintomak gutxitzeko. Badirudi emaitzak onak direla.



2008/02/25 - Polen-alergiari aurre egiteko aholkuak (I)

Igorlea comunicación (Lagun Aro)

Ezagutzera eman: |

Udaberria hurbiltzen ari denez, otsailean egun askotan behintzat aurreratu egin den arren, polenari alergia duzuenoi aurre egiteko aholku batzuk emango dizkizuegu. Lehenengo doministikuak edo molestiak eguna txarra izan daitekeen seinale dira.

Onena etxea ondo ixtea da (leihoak, ateak) eta isolatuta egotea, ahalik eta ingururik hezeenean. Dutxa bat edo hezegailu bat etxeko erremedio egokiak izan daitezke, haizeak polena mugitzen duen egunetan, hau da, arrisku handiagoa duzuen egunetan alergiatik babesteko. Aire girotua erabiltzen baduzue, partikulak geldiarazteko iragazkiak egokiak direla ziurtatu.

Autoz bidaiatu behar baduzue, garrantzitsua da leihoak itxita izatea. Musuzapi asko eta sudurrerako hezetzaileren bat eraman. Bizikletan edo motoan ibiltzeak, polenari alergia izanez gero, kalte egin dezake. Gainera, ahal baduzue ez atera haizea dabilen egunetan, udaberri bete-betean batik bat. Atera behar baduzue, saiatu 10:00ak ondoren eta 19:00ak baino lehen ateratzen. Horrela, polen gehien igortzen den orduak saihestuko dituzue.



2008/02/04 - Eskiatzean lesioak saihesteko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Eskiatzeko garaian, bete-betean gaudenez, kirol hau egitean lesioak saihesten saiatzeko aholku batzuk emango dizkizuegu. Izan ere asko murritz baitaitezke egoera fisiko onean egonez gero. Prebentziorik onena prestakuntza eta informazio da. Programa fisiko on batean tiramenduak sartu behar dira, muskuluak indartzen ditugun aldi berean. Hanketako muskuluetako tiramenduak egiteak oro har ondo egoteko balio du. Ibiltzeak, footing egiteak, arraun egiteko makinetan aritzeak eta bizikletan ibiltzeak bihotza eta hankak indartzen laguntzen dute. Aurrena hasi bost minuturekin, eta pixkanaka, denbora luzatu. Egun batzuk igaro ondoren, hanketako muskulu-masa eta bihotza indartzen joango dira. Bestalde, egoera fisiko on bati esker konfiantza handiagoa izango duzue zuen buruan eta zuen gaitasunetan. Hastapen- eta hobekuntza-ikastaroak egitea ere garrantzitsua da. Informazioari dagokionez, ezinbestekoa da eski-estazioa, ibilbidea, mapak, elur-egoera, elur-jausien arriskua eta eguraldi-iragarpena ezagutzea. Gainera, larrialdietako telefonoak jakitea gomendatzen dugu. Ikasi eskiatzeko oinarriak; eta ez hasi zure kontura eskiatzen, hasieran. Eskola ofizialak zure eskura daude eski-estazio gehienetan. Bertan, lehenengo pausoak azaltzeaz gain, segurtasun-teknikak ere erakutsiko dizkizute. Ekipamendua puntuan eduki eta askotan berrikusi. Lekua ondo ezagutzea gomendatzen dugu.

Lehenengo jaitsierak pista errazetan egin behar dituzue. Etengabe ingurura begiratuz eskiatu, oztopoak, beste eskiatzaileak eta lurzoru-aldaketak ikusteko. Ikusmena erabili une oro. Inon minik nabari baduzue ez jarraitu eskiatzen; izan ere, normalena izaten baita lesioa izan litekeen hori gero larritzen joatea.



2008/01/28 - Argaltzeko aholkuak (IV)

Igorlea Lagun Aro (comunicación)

Ezagutzera eman: |

Argal mantentzeko azken kapituluan eman genituen aholkuetan, lasai murtxikatzea gomendatu genizuen. Poliki jateak esan nahi du jaten dugun janaria gehiago ahogozatuko dugula, eta, gainera, gutxiago jatea lortuko dugula.

Kirola maiz egitea funtsezko gomendioa da; izan ere ariketa fisikoarekin beti kentzen baitira koipeak eta kaloria dezente erretzen baitira. Gainera, gorputza tonifikatzen du eta osasun ona izateko bermea da. Horrez gainera, gure sentsazioak eta arima-egoerak ere aztertu behar dira; zeren eta, batzuetan, depresioa, itomena edo herstura dugulako jaten baitugu gehiago. Janaria ordezko emozional bihurtzen da halakoetan, eta, batzuetan, goserik gabe ere jaten da.

Gogoratu behar da, gainera, pisua galtzeko erabakia, erabaki pertsonala eta transferiezina dela. Nutrizio-espezialisten aholkuek, hala ere, lortzeko moduko helburuak jartzen laguntzen digute.



2008/01/21 - Argaltzeko aholkuak (III)

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Argaltzeko aholkuak emateko hirugarren atalean, gogoratu nahi dizuegu jaten dugunean gozatu egin behar dela. Dietak ez du tortura izan behar; horregatik, ona da menuak aldatzea. Dieta batek sufriarazi egiten badigu ez da dieta on bat. Ez obsesionatu baskularekin. Astean behin arroparik gabe eta baraurik pisatu. Izan ere pisua pixkanaka galtzen baita. Saiatu otorduen artean ez jaten. Otordu artean jaten badugu, koipeak pilatuko ditugu eta dieta betetzeko egiten ari garen ahalegin guztiek ez dute balioko. Ezin bada saihestu, onena fruta-zatiak edo jogurt gaingabetuak jatea da. Izan ere gosea arintzen baitute kaloriak kontsumitu gabe. Alkohola gutxiago edan, zeren likoreek kaloria ugari baitituzte. Ahal baduzue ez edan, batik bat, jan ondoren.



  1. anterior
  2. 1...
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work