Ikasgelan

Itzuli

OSASUNA

2008/12/15 - Gripeari nola aurre egin

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Benetan oso zaila da gripeak kutsatu gabe irautea, baina har ditzakezun neurrietako batzuk izan litezke honako hauek: ez izan kontakturik gripea daukaten pertsonekin, saihestu leku itxiak eta jende asko dagoenak, eta eskuak sarri-sarri garbitu, gripea harrapatzeko arriskua arintzeko.

Txertoa da hainbesteko beldurra sortzen duen birusaren kontra erabil dezakezun beste arma bat. Baina berandu bada eta ja harrapatu baldin baduzu, arindu itzazu sintomak ur eta zuku ugari edanez, analgesikoak hartuz eta ohiko higiene-neurriak ahalik eta zorrotzen betez.



2008/10/13 - Zer egin autoan ez zorabiatzeko

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Nork ez du zorabio edo ondoezik izan inoiz bidaiaren bat egiterakoan? Oso arrunta izateaz aparte, aurreikus ezin daitekeen zerbait da hori. Baina badaude, kontuan izanez gero, horrelakorik ez izaten, edo behintzat gutxiago izaten, lagun diezaguketen arau edo lege batzuk.

Bidaia laburra denean, ezertxo ere ez jatea komeni zaizu, eta luzea denean, berriz, otordu arina egitea. Har ditzakezu, esate baterako, fruitu lehor batzuk, edo limoi erdi bat edo erregaliz bat zupatu. Arnas hartze sakonek arin dezakete, neurri batean, goragale-sentsazioa.

Ez irakurri bidaia garaian. Saiatu denbora guztian auto barruko gauzaren bati begira-begira ez egoten. Zorabioa saihesteko beste aholku on bat, mugimendu gutxieneko lekuetan jartzea izaten da: autoa denean, pilotu-lagunaren tokian; autobusa denean, aurreko erdialdean; barkua denean, erdi parean; hegazkinean, hegalen artean. Baliteke ondo etortzea pixka bat etzatea ere, burua geldi eta begiak urrutiko puntu batean mantenduz, edo baita bidaia bitartean kuluxka bat egitea ere.

Eta azkenik, kontu handia izan zorabioaren lagunekin: zaratekin, hotzarekin eta nekearekin, edo beroarekin. Autoa ondo aireztatuta eta usain handirik gabe eduki behar duzu.



2008/09/29 - Zer jan bidaia baten aurretik

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Janari batzuk gosarian edo afarian mesede probetxu egiten duten bezala, edo eguneko ordu jakin batean hartzeko gomendagarriak diren bezala, janari batzuk beste batzuk baino egokiagoak dira egitera goazen jardueraren arabera. Horregatik, bidaiatzean ere, hori ere kontuan izan behar duzu.

Askotan egiten den akatsa da bidaia baraurik hastea. Ez egin horrelakorik; bidaiatzea nekagarria da, eta energiarekin egoteak hobeto joaten lagunduko dizu, eta zailagoa izango da zu zorabiatzea.

Esnekiak egoki-egokiak dira atera aurretik hartzeko, lagungarriak baitira bidaiagatiko tentsioaren edo urduritasunaren ondoriozko urdaileko azidotasuna saihesteko. Hartu koipe gutxi duten janariak, horrela digestioa hobeto egingo baituzu. Ahal baduzu, ez hartu hestebeterik edo janari frijiturik. Bidaiaren aurretik eta bidaian zehar, mokadu bikaina dira koiperik gabeko gazta, txigorkiak urdaiazpikoarekin, etab. Halaber, garrantzitsua da hidratatuta egotea, eta likido asko edatea. Gogoratu: eraman beti zurekin biderako botila bat ur edo freskagarri bat.



2008/09/22 - Nekatuta ez bidaiatzeko aholkuak

Igorlea LAGUN ARO (COMUNICACIÓN)

Ezagutzera eman: |

Ekidin otordu oparoak eta astunak eta jantzi arropa erosoa eta zabala, ahalik eta ongien sentitzeko eta inolako arazorik gabe gidatu ahal izateko. Irteera programatzeko orduan, kontuan izan eguneko unea, ordu beroenak saihestuz eta autoaren barruan 20 edo 21 graduko tenperatura mantentzen ahaleginduz.

Eraman beharreko gauzak prestatzen denbora aurreztu nahi baduzu, eraman ekipajea autora irteeraren bezperako iluntzean. Gainera, bidaia hasi aurretik nahikoa lo egiten saiatu behar duzu. Eta bidaian zehar nekatuta sentitzen ez bazara ere, gelditu bi ordutik behin, komeni baita pixka bat mugitzea eta muskuluak luzatzea.

Garrantzitsua da atseden hartuta eta ahalik eta harkorren bidaiatzea, izan ere, logalearekin edo nekearekin gidatzeak ondorio larriak izan ditzake. Zergatik jarri arriskuan bizia?



2008/09/01 - Nola moldatu oporren itzulerara

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Lanera itzuli gara... Oporren ondoko sindromeak langile askori eragiten die urtero, udako atsedenalditik itzulita. Baina nork ez du kostata uzten hondartzako edo igerilekuko lasaitasuna, laneko arazoetan aritzeko?


Egoera honen erantzule nagusiak ordutegi-aldaketa, erritmo-aldaketa eta harreman sozialetarako denbora gutxiago izatea dira. Gazteenek eta bere lanpostuarekin gustura ez daudenek nabarmentzen duten gehien sindromea.


Síndrome honen ezaugarriak nekea, muskuluetako mina, goserik eza, tristura edo suminkortasuna dira, eta oro har, bi astetan desagertzen da.
Hori guztia saihesteko medikuek botikarik ez hartzea, lan-ingurunetik kanpo jarduera atsegingarriak planifikatzea eta aisiako denbora urte osoan banatzea aholkatzen dute. Jarrera positiboa izatea gomendatzen dute aldaketara pixkana-pixkana ohitzeko eta, horrela, errutinara itzultzeak dakarren herstura saihesteko. Zenbat eta lehenago hasi gure ordutegia eta ohiturak errealitate berrira egokitzen, orduan eta errazagoa eta osasungarriagoa izango da gure betebeharretara itzultzea.

Haurrak ere oporren ondoko sindrome-mamuaren biktimak izaten dira eskolara itzultzen direnean. Kasu honetan, espezialistek gurasoei aholkatzen diete ikasturtea hasi baino lauzpabost egun lehenago eskolako ordutegiarekin hastea, haurrak egokitzen has daitezen.

Udako oporrekin berriro gozatzeko urtebete itxaron beharko dugu..., baina pentsa dezagun urtean zehar badaudela aprobetxa ditzakegun bestelako une batzuk ere.



2008/07/21 - Nola uztartu laneko bizitzaren erritmoa dieta osasungarri eta orekatu batekin

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Bazkaltzeko orduan etxera joateko betarik ez izateak ez du zergatik osasungarritasun gutxikoa izanik, menu hazkurritsu eta bariatu batzuk prestatzeko aukera emango diguten oinarrizko printzipio batzuei jarraitzen badiegu.
Lehenengo, aste osoko menuak planifikatu behar dira, egun bakoitzeko janariak aldatzen eta janari-talde guztietako produktuak sartzen saiatuz.


Bigarren, premisa horiek ezin bete izan badira, otordu batzuk besteekin konpentsatu behar dira.
Eta azkenik, ahal den neurrian, ez dugu otordu aurrefabrikatuetara jo behar. Bezperatik ez baldin badugu ezer prestatu, osasungarriagoa da janari mota guztiak konbinatzen dituen entsalada bat edo gure dietan komodin modura erabiltzen dugun janari bat -adibidez, pasta edo arroza  aukeratzea.


Kontserbak eta fianbrea ere irtenbide praktiko eta erosoak dira horrelako kasuetarako, eta gero ez da ahaztu behar postrea ere. Fruitu-pieza bat edo esnekiren bat dira aukerarik gomendagarrienak.
 

 



  1. anterior
  2. 1
  3. 2
  4. 3
  5. 4
  6. 5
  7. 6
  8. 7
  9. ...9
  10. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work