Ikasgelan

Itzuli

OSASUNA

2010/07/05 - Udan ariketa egiteko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Urteko edozein garaitan ariketa egiterakoan zenbait neurri hartzen baditugu gehiegizko esfortzua eta lesioak saihesteko, bero handia egiten duenean, neurri horiek areagotu egin behar ditugu.

_Gakoa da hidratazio ona mantentzea eta tenperatura handieneko orduetan kirolik ez egitea.
-Ahalegin fisiko txikiagoa eskatzen duten kirolak hautatu behar dituzu, eta ohikoa baino erritmo lasaiagoan aritu. Hautatutako kirol hori egiten duzunean, zure bihotz-frekuentziak ez lituzke minutuko 120 pultsazioak gainditu beharko. Adibidez, ibilaldi bat egin zenezake.
-Jantzi era egokian. Kontuan hartu kolore ilunek beroa xurgatzen dutela eta kotoizko jantzi arinek azala oxigenatzea eta izerdia lurruntzea errazten dutela.
-Ez ahaztu eguzki-babesgarria erabiltzea, bai azala erreduretatik babesteko, eta bai zure gorputza ezingo delako zuk nahi bezain azkar hoztu.

Hala eta guztiz ere, zorabioak, ahultasuna, kalanbreak, goragaleak, gorakoak edo pultsu bizkortua badituzu, utzi berehala ariketa egiteari, edan ur asko, eta saiatu itzaletan egoten. Ordu-erdi igarotakoan hobeto sentitzen ez bazara, joan medikuarenera.



2010/04/12 -

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |



2010/01/18 - Odol-zirkulazioa hobetzeko aholkuak

Igorlea Comunicación (Lagun Aro)

Ezagutzera eman: |

Adinak eta ohitura desegokiek, esaterako bizimodu sedentarioak, estresak eta tabakoa kontsumitzeak, gure zirkulazio-sistema ahultzen dute. Odol-zirkulazio txarrak hain ohikoak diren hanketako pisutasuna edo barizeak bezalako eragozpenak sortzen ditu. Kasu gehienetan trastorno larriak ez badira ere, komeni da ohitura egoki batzuk hartzea gure bizi-kalitatea hobetzeko. - Elikadura garrantzi handikoa da eragozpen horiek prebenitzeko edo arintzeko. Saihestu gatza, edari alkoholdunak, txokolatea, kafea eta espezia ugariko janak. Bestalde, saiatu zerealak, frutak, lekaleak eta oliba-olioa hartzen.

- Aldatu jarrera noizbehinka. Ez da gomendagarria denbora luzean zutik edo eserita egotea.

- Egin lo gorputzaren ezkerraldearen gainean etzanda eta hankak zertxobait gora eramanda.

- Dutxatu ur epelarekin eta freskatu hankak ur hotzarekin. Beroak kapilarren basodilatazioa bultzatzen du eta, horrela, hantura handiagoa eta mina sortzen dira.

- Maiz oinez ibiltzeak eta bizikletan paseatzeak zirkulazioa aktibatzen lagunduko dizute.

- Erabili arropa erosoa eta estutzen ez duena.



2009/12/09 - Buruko minak saihesteko modua

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Espainian ia 3,5 milioi pertsona dira jakeka kronikoa nozitzen dutenak, nahiz eta, berez, abendua izaten den era horretako trastornoak gehien ugaltzen diren hilabetea. Arrazoiak hainbat izaten dira: metatutako nekea, konpromiso pertsonal eta profesionalek eragindako estresa eta, Gabonetako egun hauekin lotuta, jaterakoan izaten diren aldaketak, askotan gehiegikeriak egiten direla garbi utziz. Komeni da halako urrats batzuk jarraitzea, Gabonetako jai hauetan, ahal dela, ez dezagun buruko minik izan:

- Ahal bada, ez aldatu erritmo biologikoak; saiatu bizitzako eta otorduetako ohiturei berdin eusten.
- Kontrolatu txokolate, itsaski, haragi gorri, postre eta kafearen kontsumoa.
- Neurrian hartu edari alkoholdunak.
- Ahal bada, ez ibili zarata handiko eta usain mineko lekuetan. 
- Ez egin denboraldi luzeegirik jan gabe. Odolean glukosa-maila txikia izateak migraina ekar dezake.
- Gogora ezazu C eta B2 bitamina asko duten janariek, ondo heldutako platanoak edo ahuakateak adibidez, arindu egiten dutela buruko mina.
- Egin ariketa fisikoa eta eutsi errutinari atsedenaldi-ohituretan. 



2009/11/09 - Nola zaindu ondo ahoko eta hortzetako osasuna

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Funtsezkoa da aho-hortzetako osasuna ondo zaintzea, txantxarra edo periodontitisa bezalako gaitz arruntak saihestu eta hain garestiak diren tratamenduak alboratzeko. Zure hortzak sano mantentzeko hainbat neurri hartzea da gure gomendioa:

- Egin dieta bariatua, mantenugai asko dituena, horrek gogortu egiten baititu hortzak. Ahal dela ez kontsumitu azukrerik, horrek lagundu egiten baitu txantxarra ateratzen.

- Gogor saiatu ahoa garbitzen, egoki eta sarri-sarri garbitu behar baita. Hortzak eskuilatu eta hortzetako haria erabili otorduen ondoren eta, batez ere, ohera joan aurretik, gauez ahoa gutxiago erabiltzen denez igo egiten baita bakterioen produkzioa. Odontologoak esango dizu aho-irakuzketa espezifikoren bat behar ote duzun, hortz-haginen gehiegizko sentiberatasuna saihesteko, adibidez.

- Ez erre tabakorik, horrek gehitu egiten baitu gaixotasun periodontalen arriskua.

- Joan zaitez odontologoarengana azterketa bat egitera, urtean behin gutxienez. Horrela bakarrik kontrolatuko duzu osasuna eta izango duzu diagnostiko goiztiarra.



2009/10/13 - A gripeari aurrea hartzeko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

H1N1 birus berria gripe-birus bat da eta, ondorioz, urte-sasoiko gripearen antzera transmititzen da, hau da, airearen bitartez hedatzen da, batik bat kutsatutako pertsona batek eztul edo doministiku egiten duenean. Batzuetan, birusaz kutsatutako zerbait ukitu ondoren, eskuak ahora edo sudurrera eramatean kutsatzen da. 

Hainbat neurri har daitezke kutsatzea ekiditeko:
-Eztul edo doministiku egiten duzunean, estali sudurra eta ahoa erabili eta botatzeko zapi batekin eta bota zakarrontzira erabili bezain laster.

-Noizean behin garbitu eskuak ura eta xaboiarekin. Garbitu itzazu behar bezala, indarrez, hainbat minutuz eskumuturretaraino. Ez ukitu begiak, sudurra edo ahoa, aurrez eskuak garbitu gabe.

-Gripe-sintomak badituzu, egon gainerako pertsonengandik metro batera gutxienez eta geratu etxean. Ez joan lanera edo jende asko dagoen tokietara. Horrez gain, haurdun bazaude edo gaixotasun kronikoren bat baduzu, zoaz medikuarengana.

-Jendea agurtzen duzunean, ahal izanez gero, ez besarkatu, ez musu eman eta ez eskua eman.



  1. anterior
  2. 1
  3. 2
  4. 3
  5. 4
  6. 5
  7. ...9
  8. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work