Ikasgelan

Itzuli

OSASUNA

2011/05/30 - Lasterketa bat aurrez prestatzeko aholkuak

Igorlea Lagun aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Edozein lasterketa-motak parez pare eskatzen du gure fisikoaren eta gure adimenaren onena ematea. Lasterketa bati baldintza onenetan aurre eginez gainera, seguru sentituko gara ibilbide osoan. Zenbait oinarrizko aholku kontuan hartzea gomendatzen dizugu, zure segurtasuna eta gainerako korrikalariena hobetzeko:

_Lasterketaren aurretik, saiatu ahalik eta gehien atseden hartzen eta ez egin gehiegizko ahaleginik.

_Aurreko asteko lehen hiru egunetan karbono-hidratoen kantitatea muga dezakezu, eta gainerako egunetan dieta alderantziz egin eta karbono-hidrato asko hartu. Horrela, gibelak esponja baten antzera egiten du lan eta glukogenoa (energia-erreserba) pilatzeko gaitasun handiena lortzen du.

_Nolanahi ere, onena ohiko dietarekin jarraitzea da, esperimenturik egin gabe, betekadarik gabe eta hidratazioan arreta handia jarriz.

_Probaren egunean, saiatu irteera-ordua baino hiru ordu lehenago jaikitzen, gosaltzeko, digestioa egiteko eta irteera lasai prestatzeko denbora izan dezazun.

_Irteera baino lehen, egin ariketa estimulatzaileak eta tiramendu leunak.

_Erritmo lasaian, airea sudurretik hartzea eta ahotik botatzea komeni da. Sudurra airean dauden partikulei bidea oztopatzen dien iragazki bat da, eta airea berotzen du infekzio bat izatea zailtzeko. Erritmoa arina denean, ahotik arnastu beharko duzu.

_Ez ezazu ezer estreinatu. Ohiko arropa eta oinetakoak erabili behar dituzu.

_Ez legoke gaizki oinetan, besapeetan, iztaietan edo urradura eta izerdiagatik sufri dezaketen beste zona batzuetan baselina ematea.

_Edan ahal duzunean.

_Lasterketaren ondoren, egin tiramenduak, edan ura eta hartu hidratoak eta erraz asimilatzen diren elikagaiak.



2011/04/11 - Oporretan turista-klasearen sindromea nola ekidin

Igorlea Lagun aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Badator Astea Santua, eta, horrekin batera, baita opor- eta atseden-egun batzuk ere. Gutako asko maletan zer sartuko dugun pentsatzen ari gara; baina, askotan, zenbait neurri hartzeaz ahazten gara hegazkinez, autobusez edo autoz lau ordutik gorako bidaia bat egin behar dugunean. Izan ere turista-klasearen sindromea izenekoa izateko arriskua baitaukagu, edo, beste era batera esanda, ordu asko eserita pasatzeagatik sortutako tronbosi bat da.


Ohikoagoa da hegazkinean bidaiatzean gertatzea, baina beste garraiobide batzuetan ere gerta daiteke. Normalean, sindrome hori izateko aukera handiagoa dute zirkulazio-arazoak (barizeak edo gaixotasun hematologikoak esaterako) dituztenek, gainpisua dutenek, adinekoek, haurdun dauden emakumeek edo erretzaileek.

Helmugara iritsi eta laster agertu ohi dira sintomak: hanketako inurridura, hantura eta gorputz-adarretako mina. Medikuarengana lehenbailehen joatea da onena, sortutako koagulua desegiten saiatzeko.


Hegazkinetan, marrazkien bidez, zenbait gomendio ematen dituzten lamina batzuk aurki ditzakezu, eta merezi du horiek irakurtzea eta kontuan hartzea:

- Ez eraman arropa esturik ezta takoirik ere.

- Edan ur dezente eta ahal dela ez edan edari alkoholdunik, deshidratatu egiten dute-eta.

- Eman pare bat buelta korridorean. Noizean behin hankak mugitu behar dituzu.

- Eserlekuan egin dezakezun ariketa txiki bat orkatilak mugitzea da. Lehenengo erloju-orratzen zentzuan eta gero kontrakoan.

- Eta, azkenik, luzatu sarritan besoak, hankak, eskuak, eta abar, odolak gorputz osoan zehar zirkulatzeko.



2011/01/04 - Osasuna zaintzeko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Urteko sasoirik hotzenean gripe, angina, faringitis, hotzeria eta abarren kasuak ugaritzen dira. Gure sistema immunologikoa gu gaixotasun horien aurka babesteaz arduratzen da. Hona hemen gure defentsa naturalak jaistea ekiditeko zenbait aholku:

• Egunean jateko bitarterik aproposena hiru eta bost artekoa da, ez gehiago ezta gutxiago ere.

• Beharrezko proteina-kantitatea hartu behar duzu egunero (150 bat gramo haragi, arrain, esneki, osoko pasta, arroz edo lekale).

• Ez da ona ez argalegia egotea ez gizenegia egotea ere, ezta denbora laburrean pisu handia galtzea.

• Zure dieta ez dadila oinarritu frijitutako janarietan edo nutrizio-balio txikiko janarietan.

• Jan egunero gutxienez hosto berdeko berdura-errazio bat eta zerealak edo lekaleak.

• Ondo lo egin

• Hartu bitamina antioxidatzaileak (A, C edo E) dituzten elikagaiak, esaterako frutak.

• Zortzi astean behin hotzeria harrapatzen baduzu, sendatzea kostatzen bazaizu, burua garbitzean ile asko galtzen baduzu edo urtean hiru aldiz baino gehiago antibiotikoak behar badituzu, baliteke zure defentsak baxu egotea.



2010/12/13 - Aholkuak Gabonetan urdaileko ondoeza saihesteko

Igorlea Lagun Aro (comunicación)

Ezagutzera eman: |

Badatoz Gabonak eta, horiekin batera, bazkari oparoak eta afariak lagun, familiarteko nahiz lankideekin. Normalean, ohi baino elikagai koipetsuagoak kontsumitzen ditugu, hala nola frijituak, haragia, postreak txokolate edo esne-gainarekin, eta abar. Beraz, normalena da urdaileko ondoeza izatea.

Digestioak mantsoak edo astunak direnean, sentitu ohi dugu urdaileko ondoeza. Goragalea sor dezake gibela gehiegi kargatu delako, baita nekea ere, gorputzak elikagaiak digeritzeko duen gaitasun guztia erabili behar izateagatik. Hori saihesteko aholku batzuk emango dizkizugu:

- Aukeratu arraina, oilaskoa edo barazkiak labean, frijituak baino hobeto digeritzen baitira, eta horrela olioaren eta irin zuriaren soberakina saihestuko baituzu.
- Hartu ura gas naturalarekin otorduarekin batera edo ondoren, urak duen azido karbonikoak urin gastrikoak jariatzea estimulatzen baitu eta digestioak errazten baititu.
- Hartu 2 anana-xerra postre gisa haragi-plater bat jan ondoren, fruta horrek proteinen digestioa errazten du-eta.
- Gozatu eta dastatu zure janaria mantso murtxikatuz. Horrela, asebeteta sentituko zara plater bakar batekin eta ez duzu errepikatzeko gogorik izango.
- Irten paseatzera jan ondoren.

Hala eta guztiz ere urdaileko ondoeza baduzu, etxeko erremedio batzuk emango dizkizugu hori arintzeko:

- Oso atsegina izan ez arren, saia zaitez baraurik oliba-olio koilarakada bat hartzen, hesteari lan egiten laguntzen baitio.
- Goiz erdian hartu anana edo mahatsa.
- Otorduen ondoren, hartu kamamila, anis, menta, txortalo edo antzeko landare baten infusio bat.
- Ondorengo egunetan saiatu garbitzeko dieta arina egiten.

 



2010/11/29 - Erlaxatzen ikasteko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (comunicación)

Ezagutzera eman: |

Gaur egun, egunero betebehar ugari egiten ditugu eta erlaxatzea zailtzen duen bizitza-erritmo batera eramaten gaituzte. Ekialdeko diziplinetatik datozen meditazio-ariketa erraz batzuk praktikan jartzen saiatzea gomendatzen dizugu, baretasuna eta energia lortzen lagunduko dizute-eta.


1- Eseri lurrean, leku lasai batean, eta flexionatu hankak aurrerantz. Garondoak eta bizkarrak lerro zuzen perfektu bat osatu behar dute.

2- Jarri eskuak belaunen gainean, jarri erpurua eta erakuslea sabaiari begira, eta mantendu beste hatzak pixka bat flexionatuta.

3- Itxi begiak, sudurretik arnasa sakon hartzen eta botatzen duzun bitartean.

4- Kontzentratu kolore batean: urdinean, estresatuta sentitzen bazara; gorrian, gogoberotasuna behar baduzu; horian, erabaki garrantzitsuak hartu behar badituzu; eta berdean, etorkizuneko planak egiteko.

5- Hasieran, saiatu jarrera horretan bost minutuz egoten. Gero, egon denbora gehiago. Ikusiko duzu nola zure espiritua eta gorputza lasaitzen diren.

6- Errepikatu saio hori egunero eta ordu berean. Unerik onenak dira goizeko lehen ordua eta gaua, ohera joan aurretik. Garrantzitsuena da egunero egitea, hobekien datorkizun unea hautatu ondoren.



2010/11/01 - Bizkarreko mina saihesteko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (comunicación)

Ezagutzera eman: |

 

Bizkarreko mina saihesteko aholkuak

, ohikoa da lepoaldean, sorbaldetan eta bizkarraren beheko aldean mina sentitzea.

Hainbat faktorek eragiten dute gure bizkarrean. Batzuk ezin dira saihestu (faktore genetikoak, adina, obesitatea, osteoporosia, eta abar), baina beste batzuei aurrea hartu diezaiekegu, gure eguneroko ohiturak aldatuta.


· Indartu bizkarra era naturalean, egunero ariketa erraz batzuk eginez. Hamabost minutu baino ez dituzu behar, abdominal erraz batzuk eta lepo nahiz buruaren mugimendu eta tiramendu batzuk egiteko.
· Hartu lan egiteko jarrera egokiena: bizkarra eserlekuaren bizkarraren kontra irmo, eta belaunak aldaken parean edo pixka bat gorago (erabili oin-euskarri bat).
· Hautatu beso-euskarridun aulki bat. Besoak zerbaiten gainean jartzen badituzu, ez dira bizkarrezurrerako karga bat izango.
· Esertzen edo altxatzen zarenean, eutsi beso-euskarriei (edo bestela izterrei), eta mantendu bizkarra zuzen.
· Saiatu gerria ez biratzen lanean ari zarenean.
· Mantendu jarrera tentea egun osoan, eta pisua altxatu behar baduzu, ez konkortu bizkarra, zuzen mantendu.



  1. anterior
  2. 1
  3. 2
  4. 3
  5. 4
  6. ...9
  7. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work