Ikasgelan

Itzuli

AURREZKIAK

2008/03/10 - Familiaren aurrekontua antolatzeko aholkuak

Igorlea comunicación (Lagun Aro)

Ezagutzera eman: |

Familiaren aurrekontua antolatzea lan zaila da, besteak beste, behar ez diren gauzetan dirua gastatzeko aukera asko daudelako. Baina, dirua aurrezten ahalegintzeko aukera asko ere badaude.

Atal honetan, aste honetatik aurrera aurrekontua hobeto kudeatzen lagunduko dizuten neurri eta trikimailu asko erakutsiko dizkizugu.

Hilabete bakoitza ondo hasteko, lehendabiziko gauza, eta garrantzitsuena, gastuek diru-sarrerak gainditzen ez dituen aurrekontu bat egitea da. Formula bat izan daiteke hilabete bakoitzean izango den diru-sarrera kontabilizatzea eta gastu finkoak deskontatzea (argia, gasa, telefonoa, komunitatea, ikastetxeak...), eta ez ahaztu egon daitezkeen ezustekoetarako zerbait uztea. Urtero egin behar diren ordainketak ere kalkulatu (zergak, bizitza-aseguruak, auto-asegurua...) eta hilero zati bat gorde. Eta gainera, errenta-aitorpenean ordaindu egiten baduzue normalean,horretarako ere funts-hornidura bat egitea komeni da.

Gainerakoa, janari, arropa eta aisiako gastuei aurre egiteko izango da.



2007/12/17 - Gabonetan aurrezteko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (comunicación)

Ezagutzera eman: |

Diru asko gastatzen dugun Gabonetako egunak datozenez, opariak eta janariak azken egunetan ez erostea gomendatzen dizuegu. Izan ere jai-egunak gero eta gehiago hurreratzen diren heinean, prezioak ere garestiagoak izango baitira. Erosketa handi hori egitera joan baino lehen, saiatu etxean egindako zerrenda eramaten, erosketa konpultsiboak saihesteko eta gero ezertarako beharko ez ditugun produktuak ez erosteko. Komeni izaten da egun horietarako aurrekontu bat jartzea eta hori baino gehiago ez gastatzea.  Gainera, egun horietako plater tipikoak kalitate berdineko baina prezio merkeagoa duten beste batzuekin ordez ditzakegu. Eskaintzetako prezioei erreparatu eta ez soilik eskaintza bat dagoela adierazten digun kartelari.

Lehenago erostea erabakitzen baduzue, kontuz ibili janariak kontserbatzeko orduan, produktuak ez hondatzeko, batetik, eta berriro gauza berdina ez erosteko, bestetik. Ez dezala eraginik izan publizitateak edo modak zuengan. Begiratu ondo haurrentzako erosi dituzuen jostailu guztiek kalitate kontrastatua dutela eta homologatuta daudela.

Eta egun horietan bidaiatzea pentsatu baduzue, billeteak lehenago erostea gomendatzen dizuegu, zeren jai-egun horiek hurbiltzen doazen heinean prezioak asko garestituko baitira.



2007/12/10 - Hegaldi merkeak lortzeko aholkuak (II)

Igorlea Lagun Aro ()

Ezagutzera eman: |

Joan den astean jada aurreratu genizkizuen hegazkinez egingo dituzuen bidaietan dirua aurrezteko aholku batzuk. Saihestu irteera-operazioko egunak. Badaude urte guztian zehar egun batzuk hegaldiak beteta egoten direnak eta tarifak garestiagoak izaten direnak. Hori gertatzen da zubietan, Aste Santuan, berehala datozkigun Gabonetan eta udan. Hainbeste pertsona izaten dira tarifa onak bilatzen saiatzen direnak egun horietan, non azkenean kosta egingo baitzaizue lekua erreserbatzea. Ostegun Santuaren bezperan, asteazkenean, abenduaren 23an edo urtarrilaren 2an irten nahi bada, egun zailak izaten dira plazak lortzeko. Opor-lekuan 30 eta 60 egun bitartean gelditzen bazarete, bidaiaren prezioa % 10 eta %15 garestiagoa izan daiteke. 60 eta 90 egun bitartean gelditzen bazarete, berriz, % 30 eta % 40 artean garesti daiteke. Bigarren mailako aireportuetara joan ahal baduzue. Horrelako aireportu gehienak kostu txikiko edo ‘low cost’-eko aire-lineen norakoa izan ohi dira. Aireportu hauek aukeratuta tarifa merkeagoak aurkitzeko aukera gehiago izango dituzue. Prezio-parekatzaileak erabili sarean. Denbora eta dirua aurreztu parekatzaileetan bilatuz. Izan ere web orri askotan, esaterako, onlineko agentzietan eta kostu txikiko aire-lineetan, bilatzen baitute horrelakoek. Ez duzue onlineko hainbat agentziatan bilaketarik egin beharko, zeren parekatzaileak egingo du hori eta prezio guztiak erakutsiko dizkizu.



2007/12/03 - Hegaldi merkeak lortzeko aholkuak (I)

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Aste honetan hegaldi merkeak lortzeko gomendio batzuk emango dizkizuegu, izan ere azkenaldian asteburuko bidaiak ugaltzen ari baitira. Saiatu bidaia aurrez erosten. Zenbat eta lehenago erreserbatu hegaldia, orduan eta aukera gehiago izango dituzue hegaldi merkeak lortzeko. Izan ere erreserba azken unerako uzteak, batez ere opor-garaian edo zubietan, hain merkeak ez diren prezioak aurkitzea edo, areago, lekurik ez izatea dakar. Saiatu beti larunbat gaua opor-lekuan igarotzen . Aire-linea askok deskontudun tarifak dituzte opor-lekuan larunbat gaua barnean hartzen duten egonaldietarako. Ahal baduzu ez bidaiatu asteburuan. Astelehenetik ostegunera bidaiatu, ostiraletik igandera bidaiatzea baino merkeagoa izan baitaiteke. Aire-lineek asteburuko tarifak gehiago garestitzen dituzte. Edozein egunetan hegan egiteko aukera baduzue, saiatu ohikoak ez diren egunetan egiten. Asteartea aukera ona izan daiteke, kontuan izanik negozio-bidaiak astelehenetik ostiralera izaten direla. Plazer-bidaiak, aldiz, asteburuan izaten dira.



2007/11/05 - Zabor-posta saihesteko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Aste honetako gomendioetan zabor-posta saihesteko jarraitu beharreko pauso batzuk emango dizkizuegu. Ez argitaratu zuen helbide elektronikoa web orrietan edo eztabaida-foroetan. Gutunak egiteko, sarean fitxategiak esekitzeko edo erosketak egiteko helbide elektroniko desberdina erabili. Posta elektronikoaren zerbitzuetarako oinarri gisa web orri bat erabiltzen baduzue, horren berri eman hornitzaileari. Izan ere spam mezu motak zehatzago hautatzen lagunduko baitizu horrek. Zure kontuan spam gehiegi jasotzen hasten bazara, sarrerako ontzitik ken ditzakezu edo iragazki zorrotz bat pasa dezakezu. Jaso nahi ez den posta blokeatzen duen antispam programa bat instalatu, jasotako zabor-posta asko gutxituko zaizue-eta horrela. Ez erantzun zabor-postei, eta batik bat, ez erosi horietan etortzen den ezer edo ez izan interesik mezu horiekiko.



  1. anterior
  2. 1
  3. 2
  4. 3
  5. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work