Ikasgelan

Itzuli

AURREZKIAK

2008/10/27 - Aurreztu erregaia

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Bizitzaren erdia autoan egiten duen horietakoa bazara eta gastuak murriztu nahi baldin baituzu, bolantean jartzen zaren bakoitzean arau txiki batzuk betetzea duzu horretarako modu on bat. Erregaia aurreztea lortuko duzu, eta, bide batez, ingurumenari mesede egitea.

- Motorra abiarazteko unean, ez zapaldu azeleragailua. Gasolinazko autoa bada, abiarazi eta berehala martxan jartzen saiatu behar duzu, eta dieselezkoa bada, berriz, itxaron segundo batzuk.

- Abiarazita gero, hasieran bakarrik erabili lehen martxa, eta bigarrenera pasatu berehala, bi segundora edo abiatu eta sei bat metrora. Onena martxa luzeetan eta erreboluzio apaletan ibiltzea da, zeren eta zenbat eta martxa luzeagoan zirkulatu, orduan eta txikiagoa izango baita gastua.

- Ahalik eta zirkulazio-abiadurarik uniformeenean ibiltzen saiatu behar duzu, kolpeka jardun gabe alegia frenoari edo azeleragailuari. Gelditu edo abiadura moteldu egin beharko duzula ikusten duzunean -semaforo gorria datorrenean, adibidez, motor-frenoaz baliatu behar duzu, pedalaren ordez. Eta gainera, geldirik minutu bat baino gehiago egon behar duzunean, motorra itzaltzea komeni da.

- Saiatu ibilgailua bagajeekin gehiegi kargatuta ez ibiltzen. Autoak parrilla badauka, eta ez baduzu horren beharrik, kendu.

- Aire girotua, benetan beharrezkoa zaizunean bakarrik erabili. Hirian zirkulatzen duzunean, leihoak irekita ibili.

- Aldian-aldian begiratu pneumatikoei, beti presio egokian edukitzeko, eta olioa eta aire-iragazkia garbi eduki, errekuntza ahalik era eraginkorrena izan dadin.

Eta azkenik, bide oso laburretarako saiatu autorik ez hartzen, errepidean baino bi halako eta gehiago kontsumitzen da-eta. Gogoratu beti daudela bestelako aukerak, hala nola garraio publikoa, bizikleta edo ibiltzea bera. Azken bi aukera horiek, gainera, ondo etorrizko zaizkio seguru asko zure osasunari.



2008/10/20 - Aukera ezazu Bizi Asegururik egokiena

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Aseguru bat aukeratzea ez da gauza erraza; baina zuzen aukeratuz gero, aurrezki handiak lortzeko modua legoke.

Zure familiako diru-iturri bakarra baldin bazara, familiari beste diru-iturri bat lortu bitartean mantentzeko aukera emango dion estaldura batean pentsatu behar duzu. Baina ezkongabea izanik zure gurasoekin, edo bakarrik, bizi baldin bazara, ez daukazu bizi-aseguru baten beharrik. Zure kargura inor ez edukitzean, zure aurrezkiak aurreikusi beste eginbeharrik ez duzu izango.

Bizi-aseguru bat beharrezkoa zaizun ala ez erabakitzeko, zure seme-alaben kopurua eta adinak, zure kargura dauden adin txikikoak, zure familiaren beharrak eta berorren egoera finantzario berria konpondu arte bizirik irauteko beharko duzun dirua izan behar dituzu kontuan. Aseguruak ez du nahitaez bizi guztirako izan beharrik; aldian-aldian berrikusi behar dituzu bere beharrak, eta, zure diru-sarrerak aldatzen edo zure seme-alabak independizatzen baldin badira, litekeena da zuk aseguru baten  edo behintzat aseguru mota beraren  beharrik ez izatea.



2008/04/07 - Inbertitzeko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Aste honetako aholkuetan, inbertitzeko jarrai ditzakezuen aholku batzuk eskaintzen dizkizugu. Oso errentagarriak izan daitezkeen inbertitzeko moduak badaude, baina ezjakintasunagatik edo beldurragatik, ohiko aurrezkiak oso garrantzitsua izaten jarraitzen du.


Uste hori aldatzeko, inbertitzeko hainbat estrategia zehaztu ditugu:
Arriskurik gabeko inbertsioa

Inbertsio hauek, gutxienez, epe zehatz batean inbertitutako zenbatekoaren ordainketa osoa bermatzen dute.  Esaterako, altxorraren letrek, bonoek eta epe finkoko gordailuek.


Diru-gordailuak epe motzean diru hori beharko duten pertsonen ekonomiara gehiago egokitzen dira, nahiz eta ez jakin noiz beharko duten. Inbertitzeko duzun zenbatekoa kontuan hartu gabe, onura fiskalak emango dizkizuten produktuak aukera ditzakezu.
Inbertsio-zorroen kudeaketa.

Diru pixka bat baduzu eta ez baduzu data zehatz baterako behar, hau da abantailarik handienak dituen estrategia. Kasu hauetan, berdin izango dio aldi baterako bajak egotea, zeren saltzeko unerik onenari itxaroteko aukera baituzu.

Horrela, edozein unetan ordaintzeko erabateko bermerik ez duten inbertsioak aukera ditzakezu. Itxaron, hala ere, epe finkoko gordailuekin eta epe laburreko beste produktu batzuekin lortuko zenukeen errentagarritasuna baino handiagoa lortu arte.

Inbertsio-zorroa aukeratzen duenak, nahitaez, epe luzerako inbertitzen du. Hala ere, titulu finantzarioetan pixka bat edo asko inbertitzea aukera dezake.



2008/03/31 - Argiaren eta gasaren fakturak merkeagoak izateko aholkuak

Igorlea Lagun Aro ()

Ezagutzera eman: |

Energiarena, iturria dena delakoa izanda ere, edozein etxetan gastu handia izan ohi da -urteko batez bestekoa, 450 eurokoa da-. Hori dela-eta, komeni da gure etxeetan ohikoenak diren etxetresna elektrikoek kontsumoan zenbateko eragina duten jakitea.

Berogailuak, ur beroak eta sukaldeak, % 24a osatzen dute. Etxeko tenperaturak ez du 22 gradu baino altuagoa izan behar. Ezin da denbora luzez dutxatzen aritu, ezta ura oso tenperatura beroan jarri ere. Hozkailuak gastu elektrikoaren % 21 hartzen du. Atea denbora askoan irekita edukiz edo alferrik irekiz gero, gehiago kontsumitzen da. Gainera, gehiago hozteko jartzen dugun gradu bakoitzeko, gastua % 5 igoko da. Gehien gastatzen duen hirugarren aparatua telebista da: % 12. Ikusten ari ez bazarete, itzalita edukitzen saiatu. Arropa-garbigailuak energia-gastuaren % 5 hartzen du, ontzi-garbigailuak baino askoz ere gehiago, izan ere % 1 hartzen baitu azkeneko horrek. Biak hala biak, saiatu ez martxan jartzen beteta ez badaude. Etxeetan ohikoak diren beste etxetresna elektriko batzuek (bideoek edo xurgagailuek)  argi-gastuaren % 13 hartzen dute. Aparatu batzuk gutxi kontsumitzen dute, baina beti entxufatuta daudenez, dezente gastatzen dute.

Horregatik, egonean egoteko sistema duten aparatuak itzaltzea komeni da. Etxea behar bezala isolatzeak, energia-gastuaren % 40 aurrezten laguntzen du. Eta etxetresna elektriko ekologikoak erabiliz gero, gastuaren % 50 aurrez daiteke.



2008/03/25 - Erosketetan hutsegiteak saihesteko aholkuak

Ezagutzera eman: |

Aste honetako gomendioetan, erosketak behar bezala egiteko eta aurrezkia sustatzeko jarrai ditzakezuen aholku batzuk eskaintzen dizkizuegu.

Merkealdietan erostean, eta orain horrelakoak ia urte guztian daudenez, saiatu behar duzuena bakarrik erosten. Bestela, produktu merke bat erosten baduzue ere, eraginkortasunik gabeko erosketa egingo baituzue. Aurrez zerrenda bat eginez, gastua izugarri igotzea saihestuko duzue. Hori bai, kapritxo bat erostea ere ez dago gaizki. Erosi baino lehen, prezioa hainbat establezimendutan aldera daiteke. Merkealdiak badira, eskatu lehengo prezioa eta oraingoa agerian egotea edo produktu bakoitzaren beherapen-portzentajea. Ez onartu akatsak dituen edo hondatutako produkturik.

Merkealdiak prezioenak dira eta ez kalitatearenak. Egiaztatu etiketa, zeren merkealdietarako produktu esklusiboak fabrikatzea debekatuta baitago. Merkeago dagoen guztiak, lehen salmentan egon behar zuen. Kartel deigarriagoek eta esaldi ikusgarriagoek ez dute beti produkturik onena garantizatzen. Denda bakoitzean argitu zer pasatuko den zuen erosketak aldatu nahi badituzue. Beti itzul daiteke. Bermeak zigilatzea eskatu eta gorde ordainagiriak eta fakturak.



2008/03/17 - Familiaren aurrekontua antolatzeko aholkuak (II)

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Familia gehienak egunera bizi diren arren, badira hori ere egin ezin dutenak.
Horregatik, sarreren zati bat beti aurreztera bideratzea komeni da. Nahiz eta kopuruak finkoak ez izan, interesgarria da banku-kontu bat irekitzea diru-kopuru hori bertan sartzeko eta premiaren bat dagoen arte (bidaia bat, etab.) bere horretan uztea. Bilatu  interes-tasarik onena eskaintzen dizun bankua, eta ez ahaztu kontuak mantentze-gastu batzuk izan ohi dituela. Ezin baduzu erregulartasunez aurreztu, asmatu formularen bat diru kopuru txikiak gordetzeko.

Esaterako, poto bat euro bateko edo biko txanponekin betetzea. Pixkanaka, hilabete batzuetan diru dezente pilatu daiteke horrela. Izan zentzuduna erosketa-saskia betetzean. Aurrez beharrezko gauzak  bakarrik idatzi zerrenda batean. Alderatu prezioak, normalean, guztia leku berean erostea ez da onena izaten.  Aprobetxatu eskaintzak eta begiratu ondo iraungitze-data, izan ere batzuetan berehala iraungitzen baitira. Produktu galkorrak badira, erosi ondoren izotz ditzakezue.



  1. anterior
  2. 1
  3. 2
  4. 3
  5. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work