Ikasgelan

Itzuli

AURREZKIAK

2011/05/04 - Internet bidez erosketa seguruak egiteko aholkuak

Igorlea Lagun aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Internet bidez erostea egun ohikoa da pertsona askorentzat. Modu seguruan egiteko erosketak, aholku hauei jarraitzea gomendatzen dizugu:


-Beti eguneratu ordenagailuko sistema eragilea, arakatzailea eta gainerako programak.

-Erabili birusen kontrako programa bat, konfiantzazkoa, eguneratua eta erabilgarri dagoen azken bertsiokoa.

-Erabili suebakiak (firewall), ezin hobeak izan baitaitezke antibirusari laguntzeko nahi ez diren konexioak eragozten, eta, beraz, ordenagailuaren segurtasuna mantentzen laguntzen dute.

-Ziurtatu ordenagailuak ez duela inolako birusik.

-Saiatu lineako erosketarik ez egiten zurea ez den ordenagailu batean edo wi-fi sare ireki baten bidez, arriskuan jar baitezakezu zure informazio finantzarioa. Beste aukerarik ez badaukazu, saiatu Arakatze pribatua (Private Browsing) aukera erabiliz arakatzen (arakatzaile gehienek izaten dute), eta amaitzean ezabatu cookie-ak, pasahitzak eta aldi baterako Interneteko fitxategiak.

-Egin erosketak leku seguruetan, ezagunetan eta konfiantzazkoetan. Kontuan izan, adibidez, marka ezagun gehienek beren lineako denda dutela, eta denda horietan konfiantza izan dezakezula. Internetetik deskarga ditzakezun doako segurtasun-osagarriak ere erabil ditzakezu web-arakatzailean. Adibidez: WOT (Web of Trust). Webgune baten ospea nolakoa den jakiteko aukera ematen du.

-Ez zaitez fidatu deskontu eta eskaintza handiak eskaintzen dituzten mezu elektronikoez.

-Erosketak ordaindu aurretik, ziurtatu webguneak SSL (Secure Sockets Laye) motako datu-zifraketaren babesa duela. Babes hori duela adierazten du giltzarrapoak (arakatzailearen araberakoa izaten da, baina normalean behe-eskuinaldean egoten da). Ziurtatu, baita ere, webgunearen helbidea ‘https:'rekin hasten dela, eta ez ‘http:'rekin, eta kontuan izan webgunearen arabera kolore desberdinak erabiltzen direla URLaren aurretik. Horrek adierazten du informazio guztia zifratuta egongo dela transakzioan zehar.

-Erabili kreditu-txartela ordainketak egiteko, eta informa zaitez bankuan iruzurren aurkako planei buruz eta lineako iruzurretatik babesteko legeei buruz. Ahal izanez gero, erabili txartel bakar bat lineako erosketetarako. Txartel horren kreditu-mugak txikia izan beharko luke.

-Begiratu noizean behin zure kontuen egoera, eta erosketaren batean bat ez datorren zerbait ikusten baduzu, joan bankura.



2010/07/19 - Oporretan aurrezteko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Oporrak hemen dira. Haietaz gozatzea nahiko garestia izan daiteke, baina betiere aholku sinple batzuk kontuan har ditzakegu, itzultzean gure kontu korrontea zenbaki gorrietan egon ez dadin.

Aukera merkeagorik ez badugu, esaterako hondartzan edo mendian etxea duten senide edo lagunengana joatea, edota kanpaleku edo ostatu batean egotea, hotelera joateak edo hegazkinez bidaiatzeak dituzten gastuak murriztu ditzakegu behintzat.

- Planeatu bidaia aldez aurretik, eta adi egon eskaintzak eta deskontuak lortzeko.
- Harpidetu bidaietako orrialdeetara edo bidaia-eskaintzetako webguneetara.
- Erabili hegaldi merkeen bilatzaileak.
- Ahal izanez gero, bidaiatu astegunetan (merkeagoa da) edo denboraldiz kanpo.
- Oraindik eskaintzarik eskuratu ez baduzu eta helmugak axola handirik ez badizu, itxaron azken egunetara arte, preziorik onenak lortzeko.
- Bildu informazioa bisitatu behar duzun herrialdeko webgune eta enbaxadetatik, deskontuak, jardueretako eskaintzak, etab. eskaintzen baitituzte.
- Bidaia kontratatzen duzunean, saiatu goizean goiz ateratzen, hotel-gau bat aurrezteko.
- Behin han zaudela, erosi aperitiboak supermerkatuan logelako edaritegia erabili ordez, gosaldu buffetean gela-zerbitzua eskatu ordez...
- Eta, batez ere, egin egun bakoitzean gastatuko duzunaren aurrekontua, finantzak planifikatzen eta kontrolatzen lagunduko dizu.



2010/03/29 - Nola kontratatu bidaia bat Internet bidez

Igorlea Lagun Aro (comunicación)

Ezagutzera eman: |

Aste Santua iristearekin batera hasten dira urteko lehen oporrak. Oraindik ez baduzu bidaiarik prestatu, baina azken orduko ihesaldi batean pentsatzen ari bazara, Internetek gauzak errazten dizkizu. Xehetasun guztiekin antola dezakezu bidaia etxetik irten gabe. Horrela, denbora aurrezten duzu eta, batzuetan, baita dirua ere.
Hainbat aholku eman nahi dizkizugu dena ondo aterako dela bermatzeko eta egun horietan gozatzeaz besterik ez arduratzeko.

- Ondo irakurri egiten dituzun kontratuen baldintza orokorrak.

- Gorde kontratua ordenagailuan eta inprimatu, erreklamazioren bat egin behar baduzu beharko duzu-eta.

- Erosteko prozesuari ekiten diozunean, egiaztatu webgunea segurua dela. Datu pertsonalak sartzeko orduan, arakatzailean giltzarrapoa agertzen bada segurua dela esan nahi du.

- Kontrata ezazu bidaia-aseguru bat gerta daitekeen edozein ezbeharretarako edo ezeztatze posible baterako.

- Atzerrira bazoaz, eraman jomugako Espainiako kontsul-zerbitzuen helbideak, informatu herrialdeko osasun- eta segurtasun-baldintzei buruz eta aurrez prestatu behar duzun dokumentazioa.

Horrela, azken orduko ezustekoak saihestuko dituzu.

- Hegaldiren bat kontratatzen baduzu, eskuratu jarraipena egiteko eta azken orduko ibilbide- edo ordutegi-aldaketarik dagoen egiaztatzeko kodea.

- Eskura izan bidaia kontratatzeko aukeratu zenuen agentzia edo konpainiaren harremanetarako telefono-zenbakiak, edozein zalantza argitzeko.



2009/07/13 - Oporretan aurrezteko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Uda iristean, zerbait darabilkigu guztiok buruan, gora eta behera: oporrak.  Zaila badirudi ere, posible da aurreztea eta gozatzea aldi berean; aholku batzuei jarraitzea besterik ez dago.


- Eman minutu batzuk Interneten nabigatzen, zure oporretarako eskaintzarik onena aurkitu arte.
- Planeatu bidaia aldez aurretik, eskaintzak eta deskontuak lortzen saiatzeko.
- Ahal baduzu, bidaiatu behe-denboraldiko hilabeteetan edo astean zehar, horiek dira-eta aukerarik merkeenak.
- Lagun edo senide baten etxean gelditzeko aukera baduzu, hotel edo apartamentu batera joan ordez, oporretako gastuak nabarmen murriztuko dituzu. Kanpin batean egotea ere aukera dezakezu; horrela, askoz gehiago aprobetxatuko duzu aire zabalean eta naturarekiko kontaktuan egoteko denbora.
- Saiatu beti supermerkatu batetik gertu egoten, bertan erosteko eta egunero jatetxeetan jan behar ez izateko.
- Irakurri beti kontratatzen duzun edozein produkturen letra txikia, aurreikusi gabeko gastuak edo komisioak saihesteko.


Eta ez ahaztu aseguru bat kontratatzeaz, litekeena da-eta epe luzera diru asko aurreztea horrela.



2009/02/23 - Pentsio-plan bat kontratatzeko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Pentsio-planak dira produktu finantzario arruntenetako batzuk.  Aurrezteko diziplina izatera behartzen gaituzte, eta erretirora iristen garenean eskura dezakegu urtez urte pilatzen joan garen diru hori. Baina duten abantaila nagusia Errenta Aitorpenean zergak arintzeko aukera ematea da, horrela zerga gutxiago ordaintzeko. Gainera, pentsio-plana alda dezakegu, inolako kosturik gabe.

Plan berri bat kontratatzerakoan, hainbat gauza izan behar dituzu kontuan:

- Oraindik erretiroa oso urruti ikusten baduzu, unerik onenean zaude pentsio-plan bat kontratatzeko. Bestela, aukerarik gomendagarriena APA (Aurreikuspen Plan Aseguratu) bat da, alegia, bermatutako pentsio-plan bat, edo errenta finkoan inbertitzen duen beste bat.

- Kalkulatu zenbateko ekarpena egin behar duzun pentsio-planera, ahalik eta zerga-murrizpen handiena baliatzeko.

- Baloratu kontratatutako pentsio-planaren errentagarritasun historikoa, ea bere sektorekoen batez bestekoen gainetik edo azpitik geratu den, eta aztertu horrela merkatuari begira planaren kudeatzaileak behar adinako maila ematen duen ala ez.

- Aztertu komisioak; nahiz eta garestiak izan, eskuratutako errentagarritasuna batez bestekoarena baino handiagoa bada, ez zaizu komeni pentsio-planez aldatzerik.

- Finantza-merkatuak hain egonkortasun gutxi duen une honetan, onena errenta finkoko pentsio-plan bat aukeratzea da.



2008/12/22 - Nola egin aurre krisialdi ekonomikoari

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Krisialdietan, dena ez da txarra izaten, eta balio dezakete zure enpresa merkatuan posizio gailen batean jartzeko ere. Aprobetxa ezazu garaia zure produktuen lehiakortasuna eta produktibitatea gehitzeko, kostuak murriztuz prezioak ere jaisten saiatuz. Kostu gutxiko publizitateak, Internet bidez egiten denak, adibidez, eman diezazuke abantaila erabakigarri bat zure lehiakideei begira.

Hasiera batean derrigor eman beharreko pausoa, krisialdiak zenbatsu iraungo duen eta zenbaterainokoa izango den eta zein aldagairi erasango dien kalkulatzea da. Eta oso garrantzitsua: espiritu baikorra bultzatzea eta krisialdiak zure lantaldea pesimismoz kutsatzen ez uztea.



  1. anterior
  2. 1
  3. 2
  4. 3
  5. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work