Ikasgelan

Itzuli

ETXEBIZITZA

2008/12/01 - Nola prestatu etxea negurako

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Gure etxea hobeto eta egokiago moldatuz, eta hotzari aurre egiteko elementu espezifikoak (gasa, ura, berokuntza-sistema eta aire girotua) puntuan jarriz, asko hobetu daiteke etxebizitzaren konfort-maila, eta gainera energia-kontsumoaren % 25 aurreztu ere bai.

Horretarako, zure etxea osatzen duten elementuak aldiro-aldiro berrikusi behar dituzu, eta ez ahaztu sukaldeko erregailuak piztuta edo txorrotak irekita ez uztea, arropa-garbigailua eta ontzi-garbigailua erdi kargatuta ez erabiltzea edo inor ez dagoen geletan argiak piztuta ez edukitzea bezalako neurriak. Horrelako gauza txikiek asko lagunduko dizute aurrezten urte osoan zehar.



2008/10/06 - Etxeko istripuak eragozteko modua

Igorlea Comunicación (Lagun Aro)

Ezagutzera eman: |

Etxean sor daitezkeen istripuei saihesteko, zure etxea leku seguru bihurtuko duten ekintza sail bat egin dezakezu.

Lehen-lehenengo, argi- eta gas-instalazioek seguruak izan behar dute, hau da, konexio elektriko guztiek ateetatik pasatzen ez diren edo horma edo sabaietatik zintzilikatzen ez diren kableekin moldatuak egon behar dute. Aparatuak eta produktuak manipulatzeko orduan berebiziko garrantzia du zentzu komunarekin jarduteak. Adibidez: ez ukitu aparatu elektrikorik esku bustiekin, edo oso bero dauden gauzak eta produktu toxikoak haurren eskumenetik urrun utzi.

Oporretara zoazenean, beti itxita utzi pasoko giltza, eta gas-usainik hartzen duzunean, berriz, itxi berehala gas-giltza eta abisatu azterketa egitera etor daitezen. Bainuontziari dagokionez, barruan tapiz irristagaitz bat ipini behar da, eta heldulekuren bat ere bai bertan sartu eta irten behar denean hari heltzeko.



2008/07/28 - Oporretan gaudenean etxeetan egiten dituzten lapurretak eragozteko gomendioak

Igorlea Lagun aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Aseguru-perituen eta Matxura-komisarioen elkarteak (APCASek) uda honetarako gomendio sail bat eman du, Espainiako etxeetan urte-sasoi honetan gertatu ohi diren lapurretak eta erasoak eragozteko. Honako prebentzio-neurri hauek gomendatzen ditu elkarteak:

- Uraren eta gasaren giltza nagusiak itxi, barruko ihesak eragozteko, eta terrazetako hustubideak trabarik gabe utzi, euri-jasa handiko ekaitzetan beren egitekoarekin ondo bete dezaten.

- Etxeak dituen segurtasun-neurriak (sarrailak, leihoen barruko kisketak, etab.) martxan jarri eta, ahal izanez gero, alarma-sistema bat ipini.

- Ez utzi diru kopuru handirik "gordeta". Honelako ezbeharrez arduratzen diren perituen esperientziak dio herritar gehienek baliozko gauzak leku bertsuetan gorde ohi ditugula, eta, beraz, erraz samarra izaten dela lapurrentzat horiek aurkitzea.

- Aparatu elektrikoak eta etxetresna elektrikoak deskonektatu hargune eta antenetatik, korronte-aldaketen ondoriozko kalterik ez jasateko. Argindarra konektatuta utzi, txirrinek-eta funtziona dezaten eta jendea kanpoan dela antzeman ez dadin.

- Ez utzi erabilera profesionaleko bulegotikako tresnarik, zeren eta, lapurretarik eginez gero, materiala bera ez ezik, horiek daukaten informazioa ere galduko bailitzateke. Segurtasun-kopiak egin, zure lasaitasunerako.



2008/07/14 - Domotikaren etorkizuna: nola erraztu zure bizitza etxe "adimendun" batean

Igorlea Comunicación (Lagun Aro)

Ezagutzera eman: |

Espainian % 10koa izan zen horrelako etxebizitzen portzentajea, 2007an. Izan ere oinarrizko domotika-kit bat 450 eurotik aurrera eros baitaiteke. Horrela, etxe adimendun baten alde egiten duten familia gehientsuenek 2.500 euro gastatzen dituzte batez beste.
Hala ere, domotika etxebizitza gehiagotan errealitate bihurtzeko baldintzak datozen bost urteetan iritsiko dira bere mailarik gorenera.

 Espainiako etxebizitzen % 40 inguruk alarmak eta argiak pizteko eta itzaltzeko mekanismoak izan ditzakete, 2.000 euro baino gutxiago ordainduz. Gaur egun, edozein eraikinetan -batez ere, hotel berrietan- domotika sartzen dute, eraikuntzako beste elementu bat bailitzan.

Automatizatutako eraikin batek energia aurrezten du, erabiltzaileak erosoago eta seguruago daude, eta mantentze-kostu generikoak gutxitu egiten dira. Eta horrek gastuak gutxitzeko balio dezake, ezbeharrak gutxitu ahal izango baitira.



2008/06/09 - Noiz eguneratu behar da etxeko asegurua

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Etxea aseguru aldetik oso-osorik estalia daukagulako lasaitasuna edukitzeko, gure poliza eguneratua eduki behar dugu. Etxe-aseguruaren polizia etxea erosteko unean -eta, beraz, hutsik zegoenean  kontratatu baldin bazenuen, litekeena da oso gaur egun eguneratu beharrean egotea. Zergatik? Denborarekin gauza berriak erosten joaten zarelako, eta etxebizitzako gauzen balioa ere nabarmen hazten delako; horregatik, bada, kontratatuta daukazun estaldura edukiera minimoari dagokiona baldin bada, baliteke, ezbeharren bat gertatuz gero, aseguruak galera batzuez ez erantzutea.  


Ahal duzun lasaitasunik handiena edukitzeko eta ezusteko txarrik ez izateko, beraz, zure etxe-aseguruaren estalduraz informatzea eta zure egoerari gehien komeni zaion irtenbideaz aholkatzea gomendatzen dizugu.



  1. anterior
  2. 1
  3. 2
  4. 3
  5. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work