Ikasgelan

Itzuli

ETXEBIZITZA

2010/02/15 - Nola murriztu CO2 isuriak etxean

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Klima-aldaketa errealitatea da dagoeneko. Moteltzen laguntzeko denok egin dezakegu zerbait eguneroko keinu txikiekin. Horrela, energia-kontsumoa eta, ondorioz, atmosferara egiten ditugun CO2 isuriak murriztea lortuko dugu. Gainera, gure poltsikoari ere lagunduko diogu. Kontuan izan aholku hauek:

-Erabili kontsumo txikiko lanparak, beharrezkoa denean soilik piztu argiak eta ahalik eta gehien aprobetxatu argi naturala. Hormetan kolore argiak izateak argiztapena hobetzen laguntzen du.
- Itzali aparatu elektronikoak. ‘Stand by' dauden telebista, bideo eta ordenagailuek gastu osoaren % 15 kontsumitzen dute. Atera entxufetik telefono mugikorren kargagailuak erabiltzen ari ez zarenean.
- Ez utzi lisaburdina piztuta erabiltzen ari ez bazara. Lisaburdinaren kontsumoa telebistarena baino hogei bider handiagoa da. 
- Kontrolatu berogailua. Tenperatura gradu bat jaisteak % 5 eta % 10 artean murrizten du kontsumoa.
- Dutxatu, bainatu beharrean. Bainuontzia betetzeak lau aldiz biderkatzen du energia-kontsumoa.
- Erabili eskailerak. Ona da osasunerako eta ingurumenerako.
- Ez bota olioa harraskan behera. Botila batean gorde eta zaborrontzira bota dezakezu edo, hori baino hobeto, Garbigune hurbilenera eraman birziklatzeko.



2009/11/23 - Nola babestu seme-alabak Interneteko helduentzako orrien edukietatik

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Seme-alabak sarean nabigatzen ibiltzeak esan nahi du muga gabeko informazioa izan dezaketela beren esku eta, beraz, ikasteko aukera handia ere bai. Beren adineko beste neska-mutikoekin izaten dituzte harremanak eta hori gauza ona da lagunak egiteko... Baina sarean badaude, aldi berean, helduentzako diren edo bortxakeria-karga handia duten eduki asko ere, eta horiek ere, besteak bezalaxe, eskura geratzen zaizkie. Eta, are okerragoa dena, hortxe dago umeen inozentziaz baliatu nahi izan dezaketen pertsonekin topo egiteko arriskua ere.

Hona hemen adingabekoak babesteko balio dezaketen zenbait gomendio:

- Komeni da konexio-orduak adineko baten begiratupean egitea, ondo zehaztea zein webgunetara sartzerik duten eta garbi ezartzea gazteak konektatuta egoteko denbora zenbatekoa izango den.

- Esan behar zaie norberaren argazkirik inoiz ez bidaltzeko inori, edo informazio pertsonalik ez emateko inori, aurrez zuek zuen baimenik eman ez baduzue.

- Behin eta berriz azaldu arrisku handiak izaten dituztela sare sozialek beraiekin. Ez dute kontakturik izan behar ezagutzen ez duten pertsonekin, eta ezta halakoekin elkartzeko geratu ere.

- Ez diote inoiz inori sarbide-gakorik edo pasahitzik eman behar, ezta lagunik onenari ere.



2009/10/26 - Nola babestu zure datu pertsonalak Interneten

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Interneten erabilera gure eguneroko bizitzako esparru guztietara hedatu da. Gaur egun, kontsultarako, lan-tresna gisa eta aisiarako tresna gisa, erosketak egiteko edo beste erabiltzaile batzuekin harremanak izateko erabiltzen dugu sarea.

Sareak erraztasun eta erosotasun guztiak eskaintzen dizkigun arren, ez dugu ahaztu behar gure pribatutasunaren aurkako erasoak ere izan ditzakegula. Horregatik, zuhurtasunez jokatzeko gomendatzen dizugu zure datu pertsonalak emateko orduan.

Honako hauek dira gure gomendioak:
- Ez erantzun zure datu pertsonalak eskatzen dizkizuten posta elektroniko ezezagunei.
- Ez egin erosketarik bermerik ematen ez duten edo segurtasun-zigilurik ez duten webguneetan.
- Foro edo blog-etako orrietan sartzen zarenean ez adierazi zure benetako identitatea, erabili ezizen bat.
- Ez erabili erraz asmatzeko moduko pasahitzik -urtebetetze-egunak, esaterako-, eta aldiro-aldiro aldatu.
- Horrez aparte, erabili segurtasun-teknologiak, esaterako, zabor-postaren aurka babestuko zaituzten birusen kontrako programak eta iragazkiak. 



2009/06/01 - Nola aurreztu zure etxe-aseguruan

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

- Konbinatu zure etxe-asegurua automobilaren aseguru batekin. Normalean, bi poliza edo gehiago kontratatzean, deskontu bat lortuko duzu.
- Igo zure kengarria. Aseguru-etxea erreklamazio bat ordaintzen hasi aurretik, zure poltsikotik jarri behar duzuna da kengarria. Zure kengarria igoz gero, prima jaitsi egingo da.
- Mantendu kreditu-historia on bat. Fakturak garaiz ordaintzen badituzu eta kreditu-saldoak baxu mantentzen badituzu, aseguru-etxeak kontuan izango du zure aseguru-polizaren prezioa erabakitzeko unean.
- Instalatu segurtasun-gailuak zure etxean: ke-detektagailuek, lapurreta kontrako alarmek eta segurtasun handiko kisketek kalteak edo galerak prebeni nahiz minimiza ditzakete, eta deskontuak sor ditzakete.
- Izan leiala zure aseguru-etxearekiko. Bertan hainbat urte egonez gero, deskonturen bat lor dezakezu.



2009/03/23 - Etxean lapurretak saihesteko gomendioak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Etxetik aldi luze baterako irtetera zoazenean oinarrizko hainbat neurri hartzea komeni zaizu lapurretak ekiditeko:

-Jarri pertsianak leiho eta balkoi guztietan eta barrutik kisketarekin segurtatzen badituzu, hobe. Etxeko pertsianak zeharo ez jaistea eta arropa esekita uztea gomendatzen da, etxea hutsik dagoenaren itxurarik ez emateko.
-Jarri burdinsarea kanpotik erraz sartzeko moduko leihoetan eta ez utzi 12 cm baino gehiagoko tartea barra artean.
-Ez utzi objektu baliotsurik terrazetan hauek itxita ez badaude.
-Ez deskonektatu ateko txirrina.
-Jarri sarraila blindatua segurtasun handiagoa izateko. Jarri atean behatxulo panoramikoa, atea jotzen duena oso-osorik ikusteko aukera ematen duena alegia.
-Jarri alarma.



2009/03/09 - Noiz aseguratu behar duzu zure etxebizitza?

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Normalean, etxebizitza gure ondarearen ondasun baliotsuena izaten da, eta, beraz, oso garrantzitsua da aseguratuta edukitzea. Denbora aurrera joan ahala, etxebizitzan egindako inbertsioa nabarmen handitzen da, eta, hortik dator, hain zuzen, asegurua kontratatzearen garrantzia.

Gure etxebizitza eta bertako altzariak gerta daitezkeen kalte materialetatik eta istripuz gertatutako kalteetatik babesten duen poliza bat aukeratu beharko genuke. Aseguruak erantzukizun zibila eta laguntza-zerbitzu guztiak bilduko ditu. 

Komeni da asegurua etxebizitzaren eskritura edo alokairu-kontratua sinatzen duzun egun berean kontratatzea. Eta, batez ere, saiatu ahalik eta gehiena doitzen etxebizitzaren edukitzailearen eta edukiaren balorazioa.  Maizterra bazara eta ez jabea, etxebizitzan egin dituzun hobekuntzetan inbertitu duzun kopuruarengatik bakarrik aseguratu behar duzu edukitzailea.



  1. anterior
  2. 1
  3. 2
  4. 3
  5. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work