Ikasgelan

Itzuli

ETXEBIZITZA

2011/02/28 - Etxetresna elektriko batzuk akasgabe mantentzeko etxeko truko batzuk

Igorlea Lagun aro ()

Ezagutzera eman: |

Erabilerarekin, etxetresna elektriko guztiak narriatzen doaz. Horiek akasgabe mantentzeko, edozein unetan praktikan jar ditzakezun etxeko truko batzuk emango dizkizugu.

- Kafegailua: gehiago irauteko, jarri noizean behin ozpinarekin funtzionatzen, eta gero zenbait aldiz urarekin, berriz erabili aurretik.

- Zuku-makina: koipe ugariko fruta edo berdurarik likidotzeko erabili baduzu, jarri martxan urarekin, detergente pixka batekin eta ozpin-zurrusta batekin. Gero, ondo garbitu, uretan pasatuz.

- Telebista eta ordenagailuaren pantailak: pantailek hautsa hartzea, hatz-markak edukitzea eta abar ekiditeko, garbitu limoi zukuz bustitako trapu batekin.

- Mikrouhin-labea: ekidin usain txarrak hartzea, limoi-zuku tanta batzuk dituen urez betetako katilu bat minutu batez berotuz.

- Lisaburdina: oinarria gatz eta olioarekin bustitako paper batekin garbituz gero, hobeto irristatzea lortuko duzu. Eta gehiegizko beroak oinarrian sortzen dituen erredura tipikoak kentzeko, igurtzi kandela-argizari pixka batekin, epela dagoen bitartean.



2011/02/14 - Gas-instalazio bat mantentzeko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Logikoki negua izan ohi da etxean gasaren errekuntza txarrarekin, aireztapen desegokiarekin eta abarrekin lotutako istripu gehien sortzen diren urtaroa.

Kontuan hartu behar duzu, adibidez, orokorrean ordubetean kontsumitzen diren 2 metro kubiko gas natural bakoitzeko, 20 metro kubiko aire ere erabiltzen direla. Gas-instalazio txar batek isur dezakeen karbono monoxidoa guztiz toxikoa eta hilgarria da. Horregatik, instalazioa behar bezala egiteaz gain, garrantzitsuak dira gure gas-instalazioaren aldizkako mantentze-lanak ere. Jarrai itzazu oinarrizko aholku hauek:

- Kontuan hartu konpainia hornitzailea 4 urtean behin instalazioa berrikustera behartuta dagoela, baina ez duela urteko prebentzioko mantentze-lanak egin beharrik. Hori baimendutako edozein enpresa instalatzailek egin behar du.

- Horregatik, ez itxaron zure galdara matxuratu arte, urtean behin berrikuspen bat egiteko.

- Gaseko sukaldeetan, sugarraren egoera begiratu behar duzu: egonkorra eta urdina izan behar du.

- Saihestu erregailuak itzaltzea janaria prestatzen ari zaren bitartean.

- Eltzeak belzten badira, errekuntza eskasa dela esan nahi du horrek.

- Zaindu gasaren gomen egoera, laranja koloreko butano-bonbonen kasuan, eta instalatu beti segurtasun handiko konexioak.
- Aireztapeneko saretek ez dute buxatuta, tapatuta edo estalita egon behar.

- Terraza ixtea edo beirak jartzea erabakitzen baduzu, aireztapeneko sareta bat jarri beharko duzu.



2010/09/06 - Facebook-en zure pribatutasuna eta segurtasuna mantentzeko aholkuak

Igorlea Comunicación (Lagun Aro)

Ezagutzera eman: |

Facebook mundu osoan gehien erabilitako sare sozialetako bat da. 500 milioi pertsona inguruk dute profil bat sare sozial horretan. Oraindik erabiltzen ez duten pertsonen beldur handienetako bat pribatutasuna eta segurtasuna galtzea da. Horiek mantentzeko, kontuan hartu oinarrizko aholku hauek:

 

- Erabili lagun-zerrendak: zure lagunak bildu eta talde desberdinetan ordenatzeko era bat da (lanekoak, familiakoak, etab.). Horri esker, pribatutasun-aukera zehatzagoak konfiguratu ahal izango dituzu.

- Kendu zure burua bilaketa-emaitzetatik: pribatutasun-paneleko bilaketetan zenbait konfigurazio eginez, norbaitek bilatzen bazaitu ezin zaitzala ikusi, sare sozial jakin batzuetan bakarrik ikusi ahal izan zaitzala; zure profila Google-ko bilaketa-emaitzetan ez agertzea ere aukeratu ahal izango duzu.

- Ez utzi argazki edo bideo konprometigarrietan etiketa zaitzaten (tag-ak): zure profilean, pribatutasunaren konfigurazioan, zenbait aukera dituzu zu agertzen zaren argazki edo bideoak pertsona jakin batzuek bakarrik ikusi ahal izan ditzaten.

- Babestu zure albumak: album bakoitzerako pribatutasun-aukerak konfigura ditzakezu, eta mundu guztiak, zure lagunek edo zure lagunen lagunek bakarrik ikusi ahal izatea aukera dezakezu adibidez.

- Ez utzi zure harreman pertsonalei buruzko berriak argitaratzen: pribatutasun-aukeretan, kontaktuei argitaratzen utzi nahi diezun informazioa zehaztu dezakezu.

- Ezkutatu zure harremanetarako informazioa: telefonoa, helbidea, helbide elektronikoa...

- Kontrolatu zure Horman zer argitaratzen den, zure beste kontaktuek egokia ez den zerbait ikusi ahal izatea ekiditeko.

- Eduki zure lagunak pribatuan: hautatu zure lagunak zeuk bakarrik ikusi ahal izateko aukera.



2010/06/07 - Noiz instalatu etxean lapurreta kontrako alarma bat

Igorlea Lagun Aro (comunicación)

Ezagutzera eman: |

Gutako gehienok ez dugu gure etxea babesten lapurreta bat jasan arte, eta ahaztu egiten gara, etor daitezkeen lapurrei zenbat eta zailago jarri, orduan eta errazago emango dutela amore.

Segurtasun-sistema bat edo lapurreta kontrako alarma bat instalatzea gomendatzen dizugu ondorengo kasuetan:

-Etxebizitza zona bakartu batean dagoenean.
-Etxea denboraldi luzeetan hutsik egoten denean.
-Kriminaltasun handiko zona batean dagoenean.
-Barruan gauza baliotsuak gordetzen badituzu.
-Edo, besterik gabe, zure etxean seguru sentitu nahi duzulako.

Hortik aurrera, gehien komeni zaizun sistemaz informatzea da garrantzitsuena eta etxean bizi diren pertsona guztiak hura erabiltzeko entrenatuta daudela bermatzea. Azken belaunaldiko sistema bat instalatzeak ez du ezertarako balio, erabilera desegokia ematen bazaio.

Ekonomikoki posible baduzu, segurtasun-sistema edo alarma elektronikoren bat instalatzea da onena. Bestela, ate blindatuak jartzea eta leiho, sarrera eta terrazetan burdin hesiak ipintzea izan daitezke beste soluzio batzuk. Garrantzitsua da gutxien ikusten diren lekuak babestea, hala nola atzeko leiho eta ateak.

Halaber, saia zaitez etxea hutsik dagoela nabarmenegia ez izaten. Senide edo lagunen bati pertsianak altxatzea edo argiren bat, irratia eta abar piztea eska diezaiokezu. Bestela, argientzako tenporizadoreak jar ditzakezu, argiak aurretik ezarritako ordutegietan automatikoki piztu eta itzaltzeko. Eta ez ahaztu etxea aseguratzea, ahal diren neurri guztiak hartu arren, gerta daitekeen edozein ezusteko estaltzeko.



2010/05/10 - Errentaren aitorpena egitean ahaztu behar ez duguna

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Egun gutxi batzuk baino ez dira pasatu 2009ko errentaren aitorpena egiteko kanpaina hasi denetik. Urtero bezala, aitorpenarekin batera aurkeztu beharreko paper guztiak biltzen hasi behar dugu.

Aurkeztu beharreko paperen artean, kontuan hartu beharrekoak:
- Bildu bankuko beharrezko dokumentazio guztia. Joan zure sukurtsalera eta eskatu kontratatuta dituzun produktu guztiei (pentsio-planak, ezarpenak, akzioak, kontu korronteak, aurrezki-kontuak, etxebizitzarako aurrezki-kontua, BGAE, etab.i) buruzko zerga-informazioa.
- Besteren konturako langilea bazara, eskatu 10T inprimakiak, non lan-errentengatiko edo jarduera ekonomikoengatiko sarrerak jasotzen diren, eta baita zure enpresak gizarte-segurantzaren erregimen orokorrari egiten dizkion ekarpenak ere.
- Sindikaturen batean bazaude, urtean ordaindutako kuotak frogatzen dituen dokumentua erantsi beharko duzu. Oraindik jaso ez baduzu, joan sindikatura eta eskatu.
- GKEren bati dohaintzaren bat egin badiozu, emandako zenbatekoaren frogagiria ere erantsi beharko duzu.
- Alokairuko etxe batean bizi bazara, egindako ordainketak frogatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

Zalantzaren bat baduzu, kontsultatu aitorpena egitea dagokizun lurraldeko Ogasunaren webgunean edo deitu ogasun guztiek errentaren kanpainarako duten arreta-zenbakira. Informatu zure lurraldeko zerga-berezitasunei buruz ere.



2010/03/15 - Nola prebenitu hezetasunak eragindako kondentsazioa etxeetan

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Etxe batzuetan, kanpoko tenperatura baxua denean eta etxean berogailua piztuta dagoenean, hormak eta leihoetako kristalak lausotu egiten dira hezetasunagatiko kondentsazio-arazoak daudelako.

Arazo hori prebenitzeko hormak eta leihoak isolatuta eta gelak ondo aireztatuta eduki behar ditugu. Kasu larrienetan erauzgailua ere jar daiteke neguan aireztapena hobetzeko leihoak ireki gabe.

Garrantzitsua da tenperatura konstantea izatea eta tenperatura-aldaketa handiak saihestea. Kondentsazio gehien sortzen den geletan, hezetasuna kentzeko gailua jar daiteke edo hezetasuna xurgatzen duten kristalak dituen erretilua.

Hartu neurriak ohiko jardueretan, esaterako, ur-lurruna sortzen bada eltzeak estalita eta erauzgailua piztuta egin janaria, dutxa ondo isolatu edo sukaldeko eta bainugelako ateak itxita eduki.



  1. anterior
  2. 1
  3. 2
  4. 3
  5. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work