Ikasgelan

Itzuli

AUTOMOBILA

2008/09/15 - Garbitu aldizka zure automobila

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Zikinkeriarik izanez gero, autoa lehenbailehen garbitzea komeni da, pinturan orbanik gera ez dadin. Oraindik eguraldi ona dagoen garai honetan, ez ezazu egin eguzkipean, xaboia lasterregi lehortu eta karrozerian arrastoak gera baitaitezke. Presio-mahukaz garbitzen baduzu, jar ezazu xaboia behetik gorantz, mahukaren ahoa karrozeriarekiko perpendikular dagoela. Ez ahaztu argiak arretaz garbitzea, zikinkeriak argitasuna kentzen baitie, eta gehitu ezazu baxera-detergente pixka bat haizetakoa garbitzeko likidoan, beirak hobeto garbitzeko.

Barrurako, komeni da xurgagailua erabiltzea, arreta berezia jarriz eserlekuetan eta automobilaren zoruan, eta plastikozko zatiak zuntzezko oihal batez garbitzea.

Gogoan izan automobila aldizka garbituz luzaroago mantenduko duzula zure autoaren itxura ona.



2008/09/08 - Nola saihestu lapurretak zure ibilgailuan

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Ibilgailuan alarma bat instalatuta edukitzeak ez du esan nahi erne egon behar ez duzunik lapurrekin. Horretaz gainera, bestelako neurri batzuk hartzea komeni da, hala nola baliozko objektuak agerian ez uztea ibilgailu barruan, lapurren arreta piztu baitezakete.

Aparkaleku publikoetan, kutxazainetik hurbil dagoen leku batean aparkatzea gomendatzen da, zaintza-langileen edo segurtasun-kameren ikus-eremuaren barnean. Era berean, kalean aparkatzean, saiatu jende asko igarotzen den lekuan aparkatzen, eta, gaua bada, ondo argiztatutako lekuan.

Azkenik, ez ahaztu ibilgailua giltzaz ondo itxi duzula eta leihoak guztiz igota daudela egiaztatzea.



2007/11/26 - Neguan gidatzeko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Data hauetan aholkuak eman ohi dizkizuegu neguan gerta daitezkeen ezustekoei buruz. Izan ere, oso zuhurrak izan behar dugu gidatzera goazenean.

Horregatik, komeni izaten da hozte-sistema, izotz kontrako likidoaren maila, pneumatikoen egoera, argiak eta balaztak berrikustea. Era berean, eskuilen egoera ere egiaztatu behar izaten da. Bestalde, haizetako-garbigailuaren likidoan izotz kontrako likido apur bat gehitzea gomendatzen dizuegu, hotz handia, izozteak edo elurteak dauden egunetan. Saihestu leku laiotzetan ibiltzea (errepideetako alboetan zuhaitzak dauden zonak), izozte handiak egin baititzake lehenengo orduetan.

Bete ibilgailuaren depositua abiatu aurretik. Ibilgailua aparkatzean, utzi haizetako-garbigailuak goian, eta elurraren pisuak haustea saihestuko duzue. Izoztu badu, ez jarri inoiz esku-balazta: hobe da martxa bat sartuta uztea. Ibilgailuaren sarraila izozten bada, berotu giltza pizgailu batekin, eta sartu pixkanaka-pixkanaka. Beirak izoztuta badaude, busti erretzeko alkoholarekin, edo erabili karraskagailu bat. Karraskagailurik ezean, kreditu-txartelak edo antzeko zerbaitek balio dezake.



  1. anterior
  2. 1...
  3. 2
  4. 3
  5. 4
  6. 5
  7. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work