Ikasgelan

Itzuli

AUTOMOBILA

2009/02/16 - Nola gainditu gidatzeko beldurra

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Beldurrak ere badu eragina gidatzeko moduan, eta ez da oso lagun ona, hain zuzen ere. Amaxofobia, horrela deitzen zaio beldur honi, gidatzea eragoztera irits daitekeen alterazio bat da. Hala ere, sendagarria da, eta ez du inolaz ere arriskuan jarri behar zure ongizatea gidatzerakoan.

Trafiko-istripu bat, ikaskuntza desegoki bat, edo kanpoko faktoreak (baldintza klimatologiko txarrak edo gehiegizko trafikoa, esaterako) izan daitezke beldur horren eragileak. Beldurra gainditzeko, lehenik eta behin garbi eduki behar dugu zein faktorek eragin duen amaxofobia.

Tratamenduak lagunduko digu trafikoarekiko eta gainerako gidariekiko gehiegizko beldur hori galtzen. Zentzu komuna, abiadura-mugak ez gainditzea, konfiantza berreskuratzea eta zeure buruaz ziur egotea dira kontuan izan beharko zenituzkeen neurrietako batzuk.

Autora igotzean hartu arnasa sakon eta saia zaitez zure bidaideek urduriegi jar ez zaitzaten; ez musika ozenegirik ezta oihurik ere atzealdean. Fobia honekin amaitzeko praktikan jar ditzakezun beste neurri batzuk hauek dira: zoaz autoeskolara birziklatze-eskolak hartzera, laguntza eskatu lagunei edo senideei, edo, are gehiago, zoaz psikologo batengana beldur-sentimenduak indartsuak badira.

Galdu beldurra gidatzeari, baina inoiz ez arauekiko eta gainerako gidariekiko errespetua. Eta gogoan izan: praktikatzea da gakoa. Sinets ezazu egin dezakezula, eta aurrera!



2009/01/26 - Nola erabili behar dute segurtasun-uhala haurdun dauden emakumeek

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Haurdun dauden emakumeentzat, egokiena, "arnes" motako uhala erabiltzea litzateke, egokiagoa baita. Horrelako uhala instalatzeak duen zailtasun eta kostuagatik, ordea, gomendatzen da ohiko uhala erabiltzea, baina arreta handia eginez jartzeko moduari. Goiko atalak klabikularen erdiko herenaren gainetik igaro behar du, eta beheko atalak, berriz, alegia, horizontalak, pelbisaren parean egon behar du, ahalik eta baxuen, eta inoiz ez sabelaldearen parean, oso kaltegarria gerta baitaiteke aurrez aurre talka eginez gero.

Labur esateko, haurdun dagoen emakumeak segurtasun-uhala erabili behar du haurdunaldi osoan zehar, baina betiere, behar bezala ainguratuta eta egokituta.



2009/01/19 - Istripu batean egin beharrekoari buruzko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Gidari askok ez dakite zer egin behar duten bidean istripu bat aurkituz gero. Hori arazo bat da, hainbeste beldurtzen duen istripu bikoitz horietako bat izateko aukerak handiagotzen dituelako , alegia, laguntza ematera gelditutako pertsona biktimetako bat bihurtzen dituen istripua izateko.

Bidean zoazela istripu bat aurkitzen baduzu, egin behar duzuna osasun-laguntzako zerbitzuei abisua ematea da, eta ez biktimak mugitzea, kaltetutako ibilgailuetako batean sute-arriskurik ez badago behintzat.
Bigarren urratsa istripua araudiaren araberako triangeluekin seinalatzea da, keinukariak piztuta uztea, eta txaleko islatzailea janztea.
Garrantzitsua da zaurituekin hitz egitea, uneoro kontziente egon daitezen saiatuz, eta ahal izanez gero, talkan parte hartu duten ibilgailu guztien motorrak itzaltzea.



2009/01/12 - Asegura ezazu zure bidaia

Igorlea Comunicación (Lagun Aro)

Ezagutzera eman: |

Bidaia-aseguru medikoa, aseguru-poliza bat da, irten aurretik eros dezakezuna eta urruti zauden bitartean gauza asko estaltzen dizkizuna, medikuntza-mailakoak izan ala ez.

Inork ez du pentsatu nahi izaten ezer txarrik gerta dakiokeenik oporretan dagoela, baina kontua da gauza bat baino gehiagok ihes egiten digutela eskuetatik. Esate baterako, gaixotu zaitezke justu ordainduta daukazun bidaia batean abiatu aurretik edo bidaia-garaian, eta, horregatik, ez legoke batere sobera horrelako gertakarietatik babestuko zaituen aseguru bat kontratatzea.  Hortik aurrera, zu zeure eta zure patrikaren esku dago zein estaldurako poliza aukeratu.



2008/12/09 - Nola erabili elurretako kateak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Nahitaez erabili beharrekoak ez diren arren, ez zaigu batere gaizki etorriko maletategian elurretako kate-joko bat eramatea, ustekabeko egoeraren batek harrapa gaitzanerako. Derrigor erabili behar izan aurretik, saia zaitez behar hainbat aldiz jartzen, harik eta inolako arazorik gabe ipintzea lortzen duzun arte.

Kontuan izan behar duzu, bestalde, ibilgailuak trakzioa duen gurpiletan joan behar dutela beti; horiek ipinita gehienez ere 50 km/h-ko abiaduran zirkula daitekeela eta poliki gidatu behar duzula, kolpeka jardun gabe alegia frenoari edo azeleragailuari. Izotzik edo elurrik gabeko tarteetan, normalean baino tarte luzeagoak beharko dituzu frenatzeko.

Kateek gurpilari estu-estu lotuta joan behar dute, bestela ibilgailuari kolpeak emateko arriskua izango dute-eta.



2008/11/03 - Nola hezi txakur bat autoan bidaiatzeko?

Igorlea Lagun Aro (Comunicaciçon)

Ezagutzera eman: |

Txakurkumeak direnean erakutsi behar diegu txakurrei autoan bidaiatzen. Animaliak txiki-txikitatik automobila bizipen traumatikoekin lotzen badu, erreakzio negatiboak izango ditu. Esaterako, autoan lehenengo aldiz ibiltzen denean hobe da albaitariarengana ez eramatea.

Automobilak txakurkumea beldurtzen badu, autora hurbiltzen, hura usaintzen eta bertara igotzen uztea komeni da. Atzeko eserlekuetan bidaiatzen ohitu ezazu eta erakutsi bera aurrean egoteak dakarren arriskua zein den. Ez ireki leihoak, hala txakurrak ez du burua bertatik aterako edo handik salto egingo.

Bidaia luzea denean, bi orduko tarteak bete baino lehen gelditu, animaliak hankak luzatzeko, eginbeharrak egiteko eta ura edateko. Zorabio-arazorik ez izateko, ez eman jateko ezer txakurrari bidaia hasi baino lehen. Mesede egingo dio, gutxienez, lau orduko barauak.

Azkenik, adi ibili txakurra autoaren barnean bakarrik uzten duzunean: tenperatura oso azkar igotzen da eta animalia hil egin daiteke bero-kolpearen ondorioz.



  1. anterior
  2. 1
  3. 2
  4. 3
  5. 4
  6. 5
  7. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work