Ikasgelan

Itzuli

AUTOMOBILA

2009/06/30 -

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |



2009/05/25 - Nola kontsumitu erregai gutxiago kutsadura-mailak murrizteko

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Hainbat jarraibide errespeta ditzakezu, gidatzeko modu ekologikoagoa eta ingurumenarekiko arduratsuagoa izateko:
- Abiarazi motorra, azeleragailua sakatu gabe. Gasolinazko motorren kasuan, ekin bideari motorra abian jarri bezain laster, eta dieseletan itxaron segundo batzuk.
- Aldatu lehen abiaduratik bigarrenera berehala.
- Ahal dela, ez eragin zakar balaztei edo azeleragailuari, ahalik eta abiadura uniformeenari eutsiz.
- Itzali motorra, geldirik minutu bat baino gehiago egotekoa bazara.
- Abiadura jaisteko altxa hanka azeleragailutik eta utzi ibilgailuari jarraitzen abiadura jarrita.
- Utzi beti segurtasun-tartea.
- Erabili abiadura luzeak ahal duzun guztietan; gutxiago kutsatzen dute.



2009/05/04 - Aurrezteko eta zure automobilarentzat polizarik onena aukeratzeko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

- Zure autoak 5 urte edo gutxiago baditu, edo oraindik finantzatzen ari bazara, aukeratu arrisku orotako aseguru bat.
- Horrelako aseguru batean, neurriko frankizia batek asko jaitsiko du polizaren zenbatekoa.
- Ibilgailuak 5 urte baino gehiago baditu, pentsatu hirugarrenentzako asegurua kontratatzea, eta kontuan hartu lortzen diren hobariak eta autoaren balioa erabateko ezbeharra gertatuz gero.
- Sartu estaldura hauek hirugarrenentzako polizan: lapurreta, sutea, eta beira-plakak.
- Hilero ordaintzea urtean behin ordaintzea baino erosoagoa gerta daiteke, baina edonola ere, egiaztatu bi zenbatekoen arteko aldea.
- Baliatu beste aseguruak (Etxea, Osasuna...) kontratatzeagatiko deskontuak.
- Irakurri letra txikia zure polizaren beste abantaila batzuk ezagutzeko; adibidez, ea baduzun doako ibilgailurik ezbeharra gertatuz gero, etab.



2009/04/06 - Bidaiatu pneumatiko seguruekin

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Zure ibilgailuaren pneumatikoak behar bezala edukitzea funtsezkoa da zure segurtasunerako. Kontserbazio-egoeraren arabera egoten da sarritan istripurik edukitzea ala ez edukitzea.

Auto bakoitzak dakarren pneumatiko mota fabrikatzaileak hautatzen du, ibilgailuaren prestazioak optimizatzeko. Beraz, horiek aldatzen direnean komeni da modelo berekoak jartzea. Ez zaitez fida prezioarekin soilik: kalitatea eta neurriak funtsezkoak dira segurtasunez gidatzeko. Gainera, kontuan izan behar dituzu klima, gidatzeko modua eta baita ibilgailuaren ezaugarriak ere.

Ez erabili pneumatiko berak sei urte baino gehiagoz, denbora pasa ahala zahartu egiten baitira. 54.000 eta 72.000 arteko balio-bizitza dute. Batez ere, garrantzitsua da gutxienez 1,6 milimetroko errodatze-banda izatea, eta presio egokiari eustea. Bestela, erregai gehiago kontsumitzeaz gain, zure segurtasuna arriskuan jar dezakete.

Eta gogoratu: lasai gidatzeak gurpilen bizitza luzatzen du.



2009/03/30 - Bidaia-asegurua kontratatzeko orduan kontuan izan beharrekoak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Oporrak hasi aurretik bidaia-asegurua kontratatzea ez da ohikoa izaten. Bidaiari gehienek ez dute beharrezkotzat jotzen. Opor-paketea hartzen baduzu, normala da bidaia-agentziak gutxieneko estaldurako asegurua kostu gehigarririk gabe eskaintzea. Hala ere,  produktu horien eskaria asko hazi da azken urteotan.

Izan ere, zeure kontura bidaiatzen baduzu, serio planteatu beharko duzu bidaia-asegurua kontratatzea. Dituzun prestazioak eta xede-herrialdeko osasun-sistema ezagutzea da lehen urratsa. Larrialdi medikoen gastu guztiak berehala estaltzen dituela eta gastuak zuzenean bere gain hartzen dituela egiaztatzea da garrantzitsua, bidaiariak aurretik ordaindu beharrik izan ez dezan.  Konpainiek, gainera, gero eta aseguru espezializatuagoak eskaintzen dituzte, esaterako, ezgaituentzakoak, bidaiari independenteentzakoak, arrantza-bidaietarakoak, ehizakoak, eskikoak, golfekoak, etab.

Bidaiatzea bada zure zaletasunik handiena eta horretarako modurik baduzu, urte osoan egiten dituzun bidaiak estaltzen dituen urteko asegurua kontrata dezakezu, horrela polizaren prezioa amortizatuz. Edozein arrazoirengatik kontratatutako bidaia bat bertan behera utzi behar baduzu, deuseztapeneko asegurua ere baduzu azken orduko ezustekorik eta gasturik ez izateko.



2009/03/02 - Auto-pilaketa baterako aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Auto-pilaketa batean egotea edonor bere onetik atera dezakeen egoera da. Lasai egoten saiatzeaz gain, aholku batzuk  emango dizkizugu, horrelako egoerak jasangarriagoak gerta dakizkizun.
- Saiatu distraitzen irratia entzunez, jendeari edo paisaiari begira,...
- Irratiak trafikoari buruz eskaintzen duen informazioa lagungarria gerta dakizuke mugitu ezinik bazaude, ordezko bideak bilatzeko.
- Ez aldatu erreiz inolako arrazoirik gabe.
- Bide berri batera sartzean, errespetatu aurrean dituzun autoak.
- Ziurtatu erregai-biltegia beteta duzula.
- Geldialdiak luzeak badira, gelditu motorra. Erregaia aurreztuko duzu, eta atmosferara ez duzu CO2-rik isuriko.
- Tunel baten barruko auto-pilaketan egonez gero, piztu larrialdietako argi keinukariak, itzali motorra, eta utzi tarte handiagoa aurreko ibilgailuaren eta zurearen artean.
- Urtaro beroetan, eduki beti eskura ura eta freskagarriak autoan.
- Ahal duzun guztietan, atera lehenago, puntako orduak saihesteko.

Behin auto-ilaratik irtendakoan, ez saiatu galdu duzun denbora berreskuratzen. Hobe duzu telefono mugikorra erabiltzea, eta beranduago iritsiko zarela jakinaraztea. Eta, batez ere, ....pazientziaz jokatu!



  1. anterior
  2. 1
  3. 2
  4. 3
  5. 4
  6. 5
  7. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work