Ikasgelan

Itzuli

AUTOMOBILA

2010/06/21 - Nola bidaiatu behar dute animaliek autoan?

Igorlea Lagun Aro (comunicación)

Ezagutzera eman: |

Gure maskotekin autoan bidaiatzen dugunean, zenbait gomendio jarraitu behar ditugu bidaia bai guretzat bai animaliarentzat segurua izango dela bermatzeko.


· Animalia txikiek kopilotuaren tokiko behealdean, zoruan, bidaia dezakete.
· Handienak kargalekuan joan behar dira, sare batek bananduta. Txakurren kasuan, beste aukera bat da animalia atzeko eserlekuan jartzea, uhal berezi batekin lotuta.
· Animaliak ez du atzeko erretiluan bidaiatu behar, frenatu behar izango bagenu kanpora aterako bailitzateke indar handiz.
· Ezin zaio inoiz burua leihatilatik ateratzen utzi, kolpatzeko arriskua izango bailuke.
· Halaber, ez dugu autoan bakarrik edo leihatilak itxita utzi behar.



2010/05/21 - Gidatze jasangarrirako aholkuak

Igorlea Lagun Aro (comunicación)

Ezagutzera eman: |

Gidatze jasangarri bat lortzeko, eta, horrela, mundu arnasgarriago bat sortzen laguntzeko, funtsezko hiru alderdi kontuan hartu besterik ez dugu: autoa, gidatzeko era eta ibilgailuaren mantentzea. Horrela, gure sakelarako aurrezkia ere lortuko dugu.


Aholku hauek kontuan hartzea proposatzen dizugu:

- Bidaiatu aurretik, planifikatu bidaia eta aukeratu auto gutxien ibiliko den ibilbidea.

- Hiriko ibilbide laburretan, 100 kilometroko 20 litro kontsumitzera irits zaitezke; beraz, saihestu itzazu horrelakoak ahal duzun neurrian.

- Ez gainkargatu ibilgailua. Kontuan izan kontsumoa % 5 handitzen dela 100 kg-ko. Eta % 35eraino iristen da, auto-parrila erabiltzen baduzu, hutsik eraman arren.

- Aire girotua, benetan beharrezkoa denean eta behar adina denboran bakarrik erabili, kontsumoa % 25eraino igo baitezake.
- Ez jaitsi leihoak autoan zoazenean; % 5 gehiago kontsumituko baituzu.

- Mantendu fabrikatzaileak gomendatutako pneumatikoen presioa. 0,3 barretik beherako presioak kontsumoa % 3 handitzen du.

- Egin ibilgailuari azterketa eta mantendu iragazkiak, olioa, bujiak eta motorra behar bezala. Kontsumoa % 9 igo daiteke, motorra egoera egokian ez badago.

- Ez azeleratu autoa abiaraztean eta lehenengo martxa hasieran bakarrik mantendu.

- Geldirik minutu bat baino gehiago egon behar baduzu, itzali motorra, ralentian edukita autoak 0,5 eta 0,7 litro bitartean kontsumitzen baitu orduko.

- Gasolinazko autoa baduzu, aldatu martxa 2.000 eta 2.500 biraketa artean. Gasoliozkoa bada, 1.500 eta 2.000 biraketa artean.

- Saiatu gidatze uniformea mantentzen, zakarki frenatu edo azeleratu gabe eta abiadura moderatuan ibiliz, erregai-kontsumoa abiaduraren arabera handitzen da-eta. Kontuan hartu ez dela batere erregairik kontsumitzen, edozein martxan joanda ere azeleragailua ez bada zapaltzen, minutuko 1.500 biratik gorako edo orduko 20 km inguruko abiaduran joanez gero.

- Oztopo batekin topo egiten baduzu, altxa hanka azeleragailutik eta utzi ibilgailuari jarrita duzun martxan jarraitzen.

http://www.seguroslagunaro.comcorporativa/ecoseguro/ecoguia.pdf

 



2010/03/26 - Umeekin autoz bidaiatzeko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (comunicación)

Ezagutzera eman: |

Umeekin autoz bidaia luze bat egitea, orokorrean, ez da gauzarik atseginena izaten. Normalena da behin motorra abiarazi dugula eta maleta-lekua kargatuta, segurtasun-uhalak lotuta eta gure abiapuntutik metro gutxitara gaudela, baten batek galdetzea: "Noiz iritsiko gara? Zenbat falta da?" Saihetsezina da, baina zenbait ideia emango dizkizugu hori eramangarriago egiteko.

> Bidaia hasi aurretik, komenigarria da bidaia azaltzea eta poltsatxo batean opari edo joko txiki batzuk -panpinatxoak, kartak, autoak...- prestatzea, nekatuta sentitzen hasten direnean, opariarekin ustekabea eman diezaiegun eta irekitzen entreteni daitezen.

> Bidaian, geldialdiak egin beharko ditugu sarritan, janaria eta edaria eskaini (ura edo zukuak, frutak, fruitu lehorrak, galleta gaziak, etab.), musika entzun eta abestu, ipuinak kontatu edo jolastu, eta, bidaiari eta pasako garen lekuei buruz hitz egin badiegu, bidaiako gidariak izan daitezke. Asmakizunetan edo bururatzen zaizuen beste edozein imajinazio-jokotan aritu zaitezkete. Adibidez:

o Katea: batek hitz bat esaten du, eta hurrengoak hitz horren azken silabarekin hasten den beste hitz bat bilatu behar du.

o Esaldi madarikatua: batek hitz bat esaten du. Hurrengoak hitz hori errepikatu eta beste bat gehitzen du, esaldi bat osatzeko helburuarekin. Hirugarrenak esandako bi hitz horiek errepikatu eta hurrengoa gehitzen du; eta horrela hurrenez hurren.

o Letra debekatua: joko horretan normaltasunez hitz egiten jarraitu behar da, baina kontsonante debekatu bat ahoskatu gabe, adibidez D letra.

o Nahitaezko bokala: bokal bakarra erabiliz hitz egitean eta kantatzean datza.

o Matrikuletako letra eta zenbakiekin jokatzea. Hainbat eta hainbat aukera daude. Ikusten dituzuen matrikulen bi letrekin hasten diren ahalik eta hitz gehien bilatzera jolas zaitezkete, adibidez.



2010/03/08 - Nola gidatu behar den euriarekin eta elurrarekin

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Bidaiatzeko eguraldi txarra egiten duenean, arreta-neurri gehiago hartu behar dira gidatzeko. Euriarekin, adibidez, mantsoago ibili behar duzu, segurtasun-distantzia luzatu, argiak piztu, poliki azeleratu, errepideko marrak ez zapaltzen saiatu, irrist eragiten dutelako, eta haizetako-garbigailuaren eskuilak berrikusi, gauzak ondo ikusi ahal izateko.

Eta elurra egiten duenean, berriz, beti motorraren frenoa erabiltzen saiatu, ez frenatu kolpetik eta ez aparkatu aldapa handietan. Eta, jakina, ez ahaztu kateak hartzea.

Bi kasu horietan, eta oro har eguraldi txarra egiten duenean, garrantzitsuena poliki gidatzea da, errepideko arriskuak bikoiztu egiten dira-eta.



2010/02/01 - Gidatzen zoazenean, errespetatu oinezkoak

Igorlea Comunicación (Lagun Aro)

Ezagutzera eman: |

Oinezkoak dira ahulenak errepidean. Istripuak ekiditeko eta errepidean bizikidetza egokia lortzeko, arau erraz batzuk hartu behar dituzu kontuan ibilgailu bat gidatzerakoan.

 

Auto-gidariek lehentasuna dute oinezkoen gainean, ondorengo kasuetan izan ezik:
  1. •  Oinezkoen pasabide bat seinalatuta dagoenean.
  2. •  Beste bide batera sartzeko biratzean, oinezkoen pasabiderik ez badago ere.
  3. •  Oinezkoen alderdietan.
  4. •  Oinezkoak dabiltzan bazterbide bat zeharkatzean, oinezkoen alderdirik ez dagoen lekuetan.
  5. •  Eskola-talde edo antolatutako segizioen aurrean.
  6. •  Garraio publiko batetik jaisten edo igotzen ari diren oinezkoen aurrean.

     

Kontuan hartu, gainera, abiadura-mugak errespetatu behar dituzula arriskuak murrizteko. 50 km/h-ko abiaduratik gora inor harrapatuz gero, istripua larria izan daiteke, baina, 40 km/h-tik behera, ondorioak askoz ere arinagoak izango dira. Horregatik, oinezkoen pasabide baten aurrean, moteldu abiadura eta abisatu beste gidariei, frenoa behin eta berriz erabilita.



2009/09/28 - Euri-jasa ari dela gidatzeko aholkuak

Igorlea Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Irailean izan diren euriteen ondorioz, hainbat lagun hil dira gure herrialdean euri-jasa batek edo ibai baten uraldiak ezustean harrapatuta... gidatzen ari zirela. Oinarrizko zenbait arau ezagutzeak bizia salba diezaguke horrelako egoera batean egokitzen bagara.

_Batik bat, zuhurtzia. Indar handiarekin doan uhar edo erreka batekin topo egiten baduzu, ez saiatu zeharkatzen, bira eman eta bilatu bide alternatibo bat. Ez saiatu uharra zeharkatzen lur orotakoa gidatzen bazoaz ere. Ez fidatu, izan ere, automobilarekin duzun arrisku berbera baituzu.

_Murriztu abiadura errepidea urez edo lokatzaz estalita dagoenean, ibilgailuaren trakzioari eutsi ahal izan diezaiozun arazorik gabe gelditu edo bira emateko.

_Motorra gelditu bada eta ezin baduzu berriro martxan jarri, piztu larrialdiko argiak eta bultza ibilgailua bide bazterrerantz, horretarako aukera baduzu behintzat. Gaua bada, argi luzeen boladen bitartez eska dezakezu laguntza.



  1. anterior
  2. 1
  3. 2
  4. 3
  5. 4
  6. 5
  7. siguiente
Mondragón Corporación · Humanity at work