Ikasgelan

Ezin baduzu Lagun Arok bezeroekiko dituen konpromisoen animazioa ikusi, agian zure nabigatzailean JavaScriptaktibatu gabe duzulako izango da, edo agian ez duzulako plugin Flash Player delakorik eduki jakin batzuetara sartzeko.

Testua soilik duen bertsio bat duzu eskura

edo bestela Flash Player -en azken bertsioa deskargatu dezakezu helbide honetan: Adobe Flash Player.

Automobilaren mantentze lana


Automobilaren osagai guztiak aldian behin aztertzen baditugu, lasaitasun handiagoz gidatu ahal izango dugu, eta ibilgailuaren balio-bizitza luzatu.

Ez zaio mekanikari bakarrik erreparatu behar; badira zaindu eta puntuan izan beharreko beste elementu batzuk ere.


Aholkuak...

AUTOMOBILA - Gidari ona izateko bidea

2011/05/01 - Aholkuak... Lagun Aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Gidari ona izatea, ibilgailua ondo gidatzea baino gehiago da, egoera zailetan erantzuten jakin behar da, bolantean esperientzia eduki behar da....

Gidari onak jarrera ona izan behar du gainera bolantea eskuartean daukanean: lasai azaldu behar du, zirkulazio-arauak bete, gainerako gidariak aintzakotzat hartu, oldarkorra ez izan.... eta, azkenik, oso kontuan izan, zenbaitetan ez garela egoten ibilgailua gidatzeko moduan.

Hori lortu nahi baduzu, nahikoa izango duzu gauza txiki batzuk kontuan hartzea: ez hitz egin mugikorretik, lotu uhala, ez gidatu edanda bazaude, ez distraitu, errespetatu abiadura-mugak eta seinaleak, ez gidatu logaleak bazaude, planifikatu bidaia eta ibilbidea aldez aurretik, gorde segurtasun-tartea, eguraldiari erreparatu eta aztertu ibilgailua aldizka, eta bidaia bakoitzaren aurretik.

Gehiago AUTOMOBILA

Aholkuak...

ETXEBIZITZA - Etxetresna elektriko batzuk akasgabe mantentzeko etxeko truko batzuk

2011/02/28 - Aholkuak... Lagun aro ()

Ezagutzera eman: |

Erabilerarekin, etxetresna elektriko guztiak narriatzen doaz. Horiek akasgabe mantentzeko, edozein unetan praktikan jar ditzakezun etxeko truko batzuk emango dizkizugu.

- Kafegailua: gehiago irauteko, jarri noizean behin ozpinarekin funtzionatzen, eta gero zenbait aldiz urarekin, berriz erabili aurretik.

- Zuku-makina: koipe ugariko fruta edo berdurarik likidotzeko erabili baduzu, jarri martxan urarekin, detergente pixka batekin eta ozpin-zurrusta batekin. Gero, ondo garbitu, uretan pasatuz.

- Telebista eta ordenagailuaren pantailak: pantailek hautsa hartzea, hatz-markak edukitzea eta abar ekiditeko, garbitu limoi zukuz bustitako trapu batekin.

- Mikrouhin-labea: ekidin usain txarrak hartzea, limoi-zuku tanta batzuk dituen urez betetako katilu bat minutu batez berotuz.

- Lisaburdina: oinarria gatz eta olioarekin bustitako paper batekin garbituz gero, hobeto irristatzea lortuko duzu. Eta gehiegizko beroak oinarrian sortzen dituen erredura tipikoak kentzeko, igurtzi kandela-argizari pixka batekin, epela dagoen bitartean.

Gehiago ETXEBIZITZA

Aholkuak...

AURREZKIAK - Internet bidez erosketa seguruak egiteko aholkuak

2011/05/04 - Aholkuak... Lagun aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Internet bidez erostea egun ohikoa da pertsona askorentzat. Modu seguruan egiteko erosketak, aholku hauei jarraitzea gomendatzen dizugu:


-Beti eguneratu ordenagailuko sistema eragilea, arakatzailea eta gainerako programak.

-Erabili birusen kontrako programa bat, konfiantzazkoa, eguneratua eta erabilgarri dagoen azken bertsiokoa.

-Erabili suebakiak (firewall), ezin hobeak izan baitaitezke antibirusari laguntzeko nahi ez diren konexioak eragozten, eta, beraz, ordenagailuaren segurtasuna mantentzen laguntzen dute.

-Ziurtatu ordenagailuak ez duela inolako birusik.

-Saiatu lineako erosketarik ez egiten zurea ez den ordenagailu batean edo wi-fi sare ireki baten bidez, arriskuan jar baitezakezu zure informazio finantzarioa. Beste aukerarik ez badaukazu, saiatu Arakatze pribatua (Private Browsing) aukera erabiliz arakatzen (arakatzaile gehienek izaten dute), eta amaitzean ezabatu cookie-ak, pasahitzak eta aldi baterako Interneteko fitxategiak.

-Egin erosketak leku seguruetan, ezagunetan eta konfiantzazkoetan. Kontuan izan, adibidez, marka ezagun gehienek beren lineako denda dutela, eta denda horietan konfiantza izan dezakezula. Internetetik deskarga ditzakezun doako segurtasun-osagarriak ere erabil ditzakezu web-arakatzailean. Adibidez: WOT (Web of Trust). Webgune baten ospea nolakoa den jakiteko aukera ematen du.

-Ez zaitez fidatu deskontu eta eskaintza handiak eskaintzen dituzten mezu elektronikoez.

-Erosketak ordaindu aurretik, ziurtatu webguneak SSL (Secure Sockets Laye) motako datu-zifraketaren babesa duela. Babes hori duela adierazten du giltzarrapoak (arakatzailearen araberakoa izaten da, baina normalean behe-eskuinaldean egoten da). Ziurtatu, baita ere, webgunearen helbidea ‘https:'rekin hasten dela, eta ez ‘http:'rekin, eta kontuan izan webgunearen arabera kolore desberdinak erabiltzen direla URLaren aurretik. Horrek adierazten du informazio guztia zifratuta egongo dela transakzioan zehar.

-Erabili kreditu-txartela ordainketak egiteko, eta informa zaitez bankuan iruzurren aurkako planei buruz eta lineako iruzurretatik babesteko legeei buruz. Ahal izanez gero, erabili txartel bakar bat lineako erosketetarako. Txartel horren kreditu-mugak txikia izan beharko luke.

-Begiratu noizean behin zure kontuen egoera, eta erosketaren batean bat ez datorren zerbait ikusten baduzu, joan bankura.

Gehiago AURREZKIAK

Aholkuak...

OSASUNA - Lasterketa bat aurrez prestatzeko aholkuak

2011/05/30 - Aholkuak... Lagun aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Edozein lasterketa-motak parez pare eskatzen du gure fisikoaren eta gure adimenaren onena ematea. Lasterketa bati baldintza onenetan aurre eginez gainera, seguru sentituko gara ibilbide osoan. Zenbait oinarrizko aholku kontuan hartzea gomendatzen dizugu, zure segurtasuna eta gainerako korrikalariena hobetzeko:

_Lasterketaren aurretik, saiatu ahalik eta gehien atseden hartzen eta ez egin gehiegizko ahaleginik.

_Aurreko asteko lehen hiru egunetan karbono-hidratoen kantitatea muga dezakezu, eta gainerako egunetan dieta alderantziz egin eta karbono-hidrato asko hartu. Horrela, gibelak esponja baten antzera egiten du lan eta glukogenoa (energia-erreserba) pilatzeko gaitasun handiena lortzen du.

_Nolanahi ere, onena ohiko dietarekin jarraitzea da, esperimenturik egin gabe, betekadarik gabe eta hidratazioan arreta handia jarriz.

_Probaren egunean, saiatu irteera-ordua baino hiru ordu lehenago jaikitzen, gosaltzeko, digestioa egiteko eta irteera lasai prestatzeko denbora izan dezazun.

_Irteera baino lehen, egin ariketa estimulatzaileak eta tiramendu leunak.

_Erritmo lasaian, airea sudurretik hartzea eta ahotik botatzea komeni da. Sudurra airean dauden partikulei bidea oztopatzen dien iragazki bat da, eta airea berotzen du infekzio bat izatea zailtzeko. Erritmoa arina denean, ahotik arnastu beharko duzu.

_Ez ezazu ezer estreinatu. Ohiko arropa eta oinetakoak erabili behar dituzu.

_Ez legoke gaizki oinetan, besapeetan, iztaietan edo urradura eta izerdiagatik sufri dezaketen beste zona batzuetan baselina ematea.

_Edan ahal duzunean.

_Lasterketaren ondoren, egin tiramenduak, edan ura eta hartu hidratoak eta erraz asimilatzen diren elikagaiak.

Gehiago OSASUNA

Aholkuak...

ZURE NEGOZIOA - Negoziazio on baterako aholkuak (II)

2008/02/18 - Aholkuak... comunicación (Lagun Aro)

Ezagutzera eman: |

Egoera normal batean, aldeko negoziazio bat lortzeko aholkuen bigarren zatian, emozioak alde batera uzteko aholkatzen dizuegu. Ez lotu emozionalki negoziatzen ari denari, izan ere beste aldeari abantaila handia eman baitiezaioke. Eskatu lortu nahi dena baino gehiago. Zeren hasieratik nahi dugun kopurua esateak ez baitu negoziaziorako biderik ematen. Prezio handiagoa eskatu, eta gero, nahiak baretu; horrela, beste aldea, gutxi gorabehera, ustezko lagapen batekin gogobeteta utziko duzu.

Ez dago arau zorrotzik. Tratuan parte hartzen baduzue, komeni ez dena aldatzeko eskubidea duzue. Zer edo zerekin ados ez bazaude, horren kontra egin. Ez saiatu beste aldeaz aprobetxatzen. Akordio bat eta elkartruke justua lortzea da helburua. Dituzuen nahiak lortzen amore eman, baldintzak guztientzat onargarriak izan arte. Beste aldeaz baliatzen bazara, zuri kontra egiteko erabil dezake eta etorkizuneko negozioetan kalte egin diezazuke. Hasieratik negoziatzeko prest egon. Uneren batean urduri sentitzen bazara, egin ahal duzun guztia negoziazioekin eroso sentitzeko, hala telefonoz hitz eginez nola beste pertsona batek zure ordez negoziatuz.

Betidanik, Bitartekaritza txiki eta ertainak lan egiten duen konpainiek eskainitako tresnak erabiltzen ditu; baina horrela, bere negozioaren benetako kontrolik gabe gelditzen da, ez dituelako Bezeroen datu guztiak. Horregatik, produktibitatea eta beren zorroetako errendimendua jaitsi egiten da. Eta horrek izan behar du mota honetako bitartekariarentzat parametroa, teknologian egindako inbertsioa baloratzerakoan.

Gehiago ZURE NEGOZIOA

Aholkuak...

AUTONOMOAK - Ordenagailua birus informatikoetatik babesteko aholkuak

2011/01/17 - Aholkuak... Lagun aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Birus informatikoak edozein biltegiratze-bitarteko aldagarriren bidez irits daitezke gure ordenagailura, hala nola mezu elektroniko, Internetetik jaitsitako software edota CD demo edo doako probako baten bidez.

Zenbait seinalek gure ordenagailua birus batek kutsatuta dagoela susmatzeko bidea eman dezakete: moteltasuna programa bat kargatzean, memoriaren edo disko gogorraren edukiera murriztea, ezohiko errore-mezuak, jarduera arraroa pantailan, eta abar.

Birusak agertzea prebenitzeko eta ordenagailua kaltetu baino lehen detektatzeko, jarraibide hauek kontuan hartzea gomendatzen dizugu:


- Lehenengo gauza da antibirus-programa bat edukitzea, eta hori aktibo eta ahalik eta eguneratuen egotea.

- Internetetik jaitsi konfiantzako webguneetan dauden fitxategiak bakarrik.

- Ez eman ordenagailuaren gakoak inori.

- Ez bidali informazio pertsonalik edo finantzariorik inori, informazio hori zure konfiantzako pertsonek eskatu ezean.

- Ez ireki ezezagunek bidalitako mezuetako fitxategirik, eta bereziki exekutagarriak direnak (.exe).

Gehiago AUTONOMOAK

Aholkuak...

ISTRIPUAK EKIDIN - Noiz kontratatu bizitza-aseguru bat?

2011/05/16 - Aholkuak... Lagun aro (Comunicación)

Ezagutzera eman: |

Denok dakigu hipoteka-mailegu bat eskatzen dugunean bizitza-arriskuko aseguru bat kontratatu behar dugula, baina gure bizitza aseguratu dezakegun beste momentu asko daudela ahazten zaigu, eta ez dugu kontratatzen.

Inori ez zaio bururatzen auto- edo etxe-asegururik ez kontratatzea, baina askotan gauza garrantzitsuenez ahazten gara, gure bizitzaz eta gure osotasun fisikoaz alegia. Bizitzako arrisku, aurrezki edo aldi baterako baliaezintasuneko aseguru bat kontratatzea gomendagarria noiz den kontatuko dizugu.

-Bizitzako arrisku- eta istripu-aseguruak: heriotza, baliaezintasuna edota gaixotasun larri bat bezalako zirkunstantziak estaltzen dituzte. Ezinbestekoak dira hipoteka-mailegu bat edo mailegu pertsonal bat izatean, baina beste kasu batzuetan ere garrantzitsuak dira. Adibidez: seme edo alaba bat jaiotzean, asko bidaiatzen dugunean, gaixotasun larriekin lotutako esperientzien aurrean edota gure buruarentzat arriskuak ekar ditzakeen lan bat daukagunean. Halaber interesgarria da langile autonomoentzat, Gizarte Segurantzak langile horiek gutxiago babesten baititu.

-Aldi baterako baliaezintasuneko aseguruak: gaixotasun edo istripuengatiko bajak estaltzen dituzte; beraz, edozein unetan kontrata dezakezu, besteren konturako langilea bazara, eta bereziki autonomoa bazara.

-Bizitzako aurrezki-aseguruak: helburua etorkizunerako pixkanaka aurreztea da. Interesgarriak dira une jakin batzuetarako (autoz aldatzeko, etxea eraberritzeko, zure bizitzako bidaia egiteko) edota pixkanaka aurrezteko, gure semeak edo alabak 18 urte bete edo unibertsitatera doan unerako. Erretiroa hartzean aparteko diru-sarrerak edukitzeko helburuarekin ere kontratatzen dira. Gaur egun pentsioen etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dago, eta, horregatik, funtsezkoa da lehenbailehen aurrezten hastea.

Gehiago ISTRIPUAK EKIDIN

BIDALI ZURE AHOLKUAK

Badakigu zuk ere zazpi ahalak egiten dituzula senideen segurtasuna zaintzeko. Osasuntsu egoteko trikimailurik badakizu, aurrezki guztiak ez xahutzeko metodo eraginkorrik badaukazu edo haurrek botiken armairua aurki ez dezaten konponbidea aurkitu baduzu, bidal iezaguzu eta web orrian argitaratuko dugu.


Bidali zure aholkua