Ikasgelan

AUTOMOBILAREN MANTENTZE LANA

Hasierako orria

Automobilaren osagai guztiak aldian behin aztertzen baditugu, lasaitasun handiagoz gidatu ahal izango dugu, eta ibilgailuaren balio-bizitza luzatu. Ez zaio mekanikari bakarrik erreparatu behar; badira zaindu eta puntuan izan beharreko beste elementu batzuk ere.

Azterketa

Eskuilak eta haizetako-garbigailuak

Garbitzeko likidoaren depositua behar bezala eta beteta dagoen begiratu. Aurreko kristalak eta lunetak garbi egon behar dute, erabateko ikuspena izateko.

Garbitzeko likidoari 500 km bakoitzeko edo astean behin begiratu behar zaio.

Lubrifikatzailea/olioa

Olioz lubrifikatzen da automobilaren motorra. Olio ona eta egoera onekoa erabiliz gero, motorraren bizitza luzatuko dugu. Motorra itzalita eta hotz dagoela, begiratu olio-maila nola dagoen; horretarako, olioaren hagaxka atera behar duzu bere lekutik. Trapu batez garbitu ostean, sartu berriro dagokion tokian.

Olio-maila hamabostean behin edo 100 kilometro bakoitzeko aztertu behar da.

Faroak

Kontuan izan automobilaren argiek ez dutela ingurukoak ikusteko bakarrik balio; besteek gu ikusteko ere balio dute. Gogoratu automobilaren argiak hilean behin aztertu behar dituzula: argi laburrak, posiziokoak, balaztarenak, atzerako martxarenak, keinukariak eta lainotakoak.

Faroen kristalek garbi egon behar dute beti, hautsik eta intsekturik gabe. Hautsita edo hondatuta dauden pilotuak lehenbailehen aldatu.

Pneumatikoak

Gurpilen presioa 15 egunean behin aztertu behar da, eta higadura hilean behin. Gomendagarria da pneumatiko guztiak 4 urterik behin aldatzea, edo, bestela, marrazkia 1,6 mm-tik beherakoa denean. Pneumatikoen presioa aztertzeko, autoaren motorra geldituta eduki.

Noizean behin, atzeko gurpilak aurrean eta aurrekoak atzean jartzea komeni da, guztiak ez baitira berdin higatzen.

Balaztak

Gogoan izan automobilaren balaztek hiru gune garrantzitsu dituztela: pastillak, diskoak eta balazta-likidoa.

Airbaga

Airbagak bizitza salbatu diezaguke, baldin eta bolantearen aurrean egoki jarrita bagaude eta segurtasun-uhala ipinita badugu.

Airbaga 10 urtean behin aztertu behar izaten da zentro espezializaturen batean.

Motelgailuak

Motelgailuak hondatuta badaude, automobila gaizki ibiliko da; hortaz, ahalik eta ondoen zaindu behar ditugu.

Motelgailuak bi urterik behin edo 60.000-80.000 kilometro bakoitzeko aztertzea komeni da.

Bateria

Autoak martxan jartzeko edo motorra itzalita dagoela zenbait elementu erabiltzeko behar duen energia elektrikoa emateko da bateria.

Bateriaren likidoa hilean behin aztertu behar da, eta, premia ikusiz gero, depositua bete. Bateria 5 edo 6 urtean behin aldatu beharko litzateke, edo lehenago, ez baldin badabil.

Beste batzuk

Gogoratu automobilaren beste elementuak ere maiztasunez aztertzea, ezustekoak eta kalte larriak saihestu gura badituzu.

Maleta-lekua

Gertatu litezkeen matxura edo gurpil-zulaketetarako konponbidea eskura izan beharko zenuke beti. Gogoan izan honako hauek ezin direla autoan falta: argi-multzoa, ordezko gurpila, erreminta-kaxa, katua, triangelu homologatuak.

Osagarriak

Txalekoa eta betaurrekoak

Egiaztatu txaleko distiratsua eskura duzula auto-barruan. Betaurreko graduatuak erabiltzen badituzu, ordezko parea ere izan behar duzu.

Osagai praktikoak

Oso baliagarria da autoan hauek eramatea:

Agiriak

Behar-beharrezkoa da automobila gidatzen zoazela agiri batzuk bertan izatea:

Aseguruaren dokumentazioa

Asegurua indarrean izateko eta gehien behar duzunean erabiltzerik izan dezazun, dokumentu hauek eraman behar dituzu beti automobilean:

Bukatzeko, ibilgailuan, ohiko gidarian edo zure datu pertsonaletan aldaketarik izan bada, ez ahaztu aseguru-etxea jakinaren gainean jartzeaz.

Mondragón Corporación · Humanity at work