Bideoan, aseguru-mota horri buruzko oinarrizko informazioa emango dizugu.
Zuk aukeratzen duzu zenbat aurreztu. Aukeratu zer ekarpen egin nahi duzun. Edozein unetan, hura aldatzeko aukera duzu: ekarpenak handitu edo txikitu; ekarpenak egiteari utzi, inolako kosturik gabe, egokitzat hartzen duzunean berriro hasteko aukerarekin; ordainketa-modua aldatu; aparteko ekarpenak egin.
Nahi duzunean, ekarpenak egiteari utz diezaiokezu, eta ondoren, kosturik gabe berriro hasi.
Etorkizuneko data batera arte aurrezkia era erosoan osatzeko produktuak dira. Hala ere, ezustekorik egonez gero, zure dirua nahi duzunean eskuratu ahal izango duzu.
Interes-tasa seihileko natural bakoitzeko dago bermatua.
Zenbat eta gehiago iraun aurrezkiak, orduan eta errentagarritasun handiagoa lortuko duzu.
Ez dago atxikipenik aurrezki-plana indarrean dagoen bitartean.
Malgutasuna: zuk aukeratzen duzu aurreztu nahi duzun zenbatekoa, eta edozein unetan, hura aldatzeko aukera izango duzu, zure beharraren arabera; izan ere, ekarpenak egiteari utzi ahal izango diozu, inolako kosturik gabe, berriro ordaintzen hasteko eskubideari eutsita. Horrez gain, aparteko ekarpenak egin ahal izango dituzu, eta horri esker, errendimendu handiagoak lortu.
Likidezia: zure dirua (osorik edo haren zati bat) noiznahi berreskuratzeko aukera izango duzu, inolako gainordainik eta komisio gehigarririk GABE.
Handituz doan aurrezkia: zenbat eta gehiago iraun aurrezkiak orduan eta errentagarritasun handiagoa.
Errentagarritasuna: Interes-tasa sei hilabete naturalean behin bermatuta dago.
Gardentasuna: edozein unetan, zure aurrezkiari buruzko informazioa eskatu ahal izango duzu. Seihileko natural bakoitzaren hasieran, denboraldi horretan indarrean egongo den interesa eta ordura arte aurreztu duzun zenbatekoa jakinaraziko dizugu.
Planak gutxienez 10 urtekoa izan behar du.
Hartzaileak, aseguratuak eta onuradunak pertsona fisiko bera izan behar dute.
Urteko prima gehienez 8.000 €-koa izan daiteke, eta plan guztiaren gehienezko prima metatua, berriz, 240.000 €-koa.
Aurrezkia modu eroso eta malguan eratzen da, seme-alaba, semebitxi eta alababitxi edo bilobek bere prestakuntza akademikoa hobetzeko (graduatuondoko ikastaroetarako, atzerrirako bidaietarako…) edo beste edozein helburutarako erabil dezaten.
Horrez gain, aita edo ama mugaeguna iritsi baino lehen hilez gero, prestazio hori kobratzea bermatzen dizugu; izan ere, une horretatik aurrera, primak ordaintzeko obligaziotik libre geratuko da asegurua. Horrenbestez, ziurtatuta dago, gurasoak hilda ere, Lagun Arok estaliko duela seme-alaben aurrezkia 18 urte bete arte.
Eragiketaren mugaeguna aseguruaren onuraduna den adingabeak 18 urte betetzen dituen egunak finkatzen du beti. Hala ere, guztiz likidoa da plana, eta beraz, aurrezki osoa edo haren zati bat edozein unetan berreskuratzeko aukera dago.
Aseguru honek zerga-abantaila garrantzitsuak ditu eta, planak irauten duen denbora guztirako, gutxieneko interes-tasa bermatuta du. Horrez gain, sei hilean behin berrikusten da; beraz, gutxienekoa baino gehiago handi daiteke aurrezkien balioa.
Oso soluzio malgua da erretiroari begira aurrezteko, eta zerga-abantaila handiak ditu; izan ere, urteroko Errenta Aitorpenean, ekarpenak kendu ditzake hartzaileak, lege-mugak aintzat hartuta. Horrek esan nahi du aseguratuak zergetan aurrezki fiskalik handiena lor daitekeela.
Legeak ezartzen duen legez, honako kasu hauetan berreskura daitezke aurrezkiak: erretiroa, baliaezintasuna, heriotza, gaixotasun larria eta iraupen luzeko langabezia. Baina aurrezkiak osorik edo partzialki mugi daiteke merkatuko beste edozein APAra, inolako gutxieneko antzinatasun-baldintzarik gabe.
Eragiketa osoan interes-tasa bermatua ziurtatzen dute, eta horri esker, oso plan segurua eta egonkorra da; baina horrez gain, sei hilean behin errentagarritasun gehigarria lortzeko aukera dago.
Prestazioak modu bakarrean (kapital moduan), errenta bidez edo bien arteko konbinazioaren bitartez jaso ahal izango dira.